IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) euskararen
presentzia areagotzeko ildo estrategikoak garatzen ari da Eusko
Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, bi
ikuspegitatik:
IKTek euskarari egiten dizkioten ekarpenak
Euskararen presentzia IKTetan
Alde horretatik, Euskarazko IKT proiektuen plangintzaren metodologia eta
sistematika bat ezartzea da oinarrizko ildo estrategiko bat.
Euskarazko IKTen inbentarioaren helburu nagusia da Euskararen eta IKTen
sektoreko eragileek (hornitzaileak, kolaboratzaileak, erabiltzaile-taldeak,
elkarteak) gauzatzen dituzten proiektuen eta baliabideen informazioa
sistematikoki bilduta izatea.
Informazioa zabaltzeko zerbitzu eraginkorra, sinplea, azkarra eta
eguneratua eskaini nahi da, jende guztiarentzako, oro har, eta Euskara eta
IKTen sektoreko eragile teknologikoentzako, bereziki.
Inbentario horrekin, errazagoa izango da euskarazko Informazioaren eta
Komunikazioaren Teknologiekin lotutako proiektuak, baliabideak eta erakundeak
bilatzea. Hala, euskararen eta IKTen sektorearekin lotutako eragileek
beraiek emandako informazio eguneratua eskaini nahi da.