Zinemagile mexicarra (Mexico, 1942), Hego Amerikako hainbat egoera aztertu ditu fikziozko filmetan eta dokumentaletan. Reed, Mexico matxinatua (1972, Reed, México insurgente) izan zuen lehen lana, bere zinemaren oinarria agertzen duena: gai historikoak, material merkeak eta dotorezia berezi bat eszenak filmatzeko. Frida (1984), Barrokoa (1988, Barroco) eta Latino Bar (1990) film ausart ederrak egin ditu.