Hizkuntza erromanikoz mintzo diren Hego eta Ipar Amerikako estatuek eta lurraldeek, Antilletako herriak barne, osatzen duten herrialde multzoa. Oro har, espainieraz eta portugesez mintzo diren estatuak, Mexikotik Argentinara, adierazten dira Latinoamerika izenaz, baina adiera horren barnean daude, era berean, Haiti, Guyana frantsesa eta Antilletako herri frantsesak.