Mit. Erromako tradizioari jarraiki, Lazioko biztanleen erregea, latinoen heroia. Troiako zikloari loturik ageri da Latinoren elezaharra. Virgilioren arabera (Eneida), Latinok, Lavinioko erregeak berak hartu zuen Eneas Italiara joan zenean eta Lavinia alaba eman zion ezkongai. Ezkontza hau bihurtu zen, erromatarren begietan, Erromako eta Greziako herrien batasunaren ikur nagusi.