Hezkuntza Saila

latina

iz. Erdi Aroko itsasontzietako hiruki formako haize-oihala. Bela mota honi esker branka eta txopa alderantz ibil zitekeen bela-ontzia, oihala mugikorra baitzuen. Latina haga luze bati lotua zegoen, eta lemaren ondoan aske geratzen zen belaren ertza, alde batera edo bestera mugitzeko ahalmena zuela. Egiptotik edo Persiako golkotik hartu zuten arabiarrek latina, eta K.a. II. menderako Mediterraneo itsasoan zabalduta zegoen.