Hezkuntza Saila

Lasa Esnaola, José Ignacio

Gipuzkoar idazle eta ikerlaria (Matxinbenta, Azpeitia, 1903 - Arantzazu, 1993). Frantziskotarra, 1928an apaiztu zen. Berehala, Kubara igorri zuten misio lanak egitera. 1943an Arantzazura itzuli zen, eta bertako eskola maisu izan zen hogeita hamar urtez. 25 urte baino gehiago egin zituen, bestalde, Urbiako ermitako kapilau, eta bertako artzainen bitartekari izan zen aurrerapenak eta hobekuntzak administrazioari eskatu behar zitzaizkionean. Guatemalako Historiako Akademiako kide izan zen. Obra nagusiak: San Martín de la Ascensión (Aita Villasanterekin batera, 1962), Los Franciscanos en San Sebastián (1963), Sobre la enseñanza primaria en el País Vasco (1968), Legazpia (1970), Jáuregui el guerrillero, un pastor guipuzcoano que llegó a mariscal (1971), etab.