Hezkuntza Saila

Lasa

Nafarroa Behereko hegoaldeko udalerria, Baigorriko kantonamenduan. Mugak: iparraldean Azkarate eta Uharte-Garazi, ekialdean Arnegi, mendebalean Anhauze eta Banka, eta hegoaldean Zuraide. Garaiera, 212 m. 14,79 km2 eta 297 biztanle (lasarrak). Erreka, Ithola eta Lasa (herriburua) herriguneek osatua da udalerria. Udalerriaren ekialdetik Luzaide erreka igarotzen da. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 100. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak) eta abeltzaintza (behi eta ardi azienda) dira.  v  Historia. Santiago Bidearen erdian dago; 1266. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz.