Estatu Batuetako hiria eta Nevadako estatuko hiri nagusia, estatuaren hego-ekialdean. 193.240 biztanle (hirialdeak 569.500 biztanle ditu). Oso turismogune garrantzitsua da (hotelak, kasinoak, ikuskizunak, etab.). Esperimentu atomikoak egiteko eraikuntza militarrak. Hiritik hurbil NASAren zentro bat dago. Mormoiek sortu zuten Las Vegaseko hiria 1855. urtean.