(“Lasa III”). Nafar pilotaria (Etxarri-Aranatz, 1972). 1993an egin zuen debut profesionala, eta orduz geroztik palmares bikaina biribildu du: bigarren mailako eskuz banakako txapelketako txapeldunorde izan zen 1994an eta txapeldun 1995ean; Retegi III.arekin irabazi zuen 1996-1997an Espainiako eskuz binakako txapelketa, eta 1996-1997ko Euskadikoa lortu zuen binakakoetan. 2000. urtean ere Espainiako eskuz binakako txapeldun izan zen. Aspe enpresari lotutako atzelaria da.