Larrañaga, Guillermo
Gipuzkoako idazle eta itzultzailea (Azkoitia, 1905). Jesuita Loiolan, Oñan eta Marneff-en egin zituen ikasketak. Euzko gogoa, Zeruko-Argia eta Jesus´en Biotzaren Deya aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak. Irakasle izan da Caracasen, Bilbon, Las Palmasen eta Tuteran. Larrañagaren itzulpen batzuk dira Milla ta bat gauetako ipuinak, Venezuela´ko matxinadak amazortzigarren gizaldian; eta Arturo Campiónen Izkuntza ta abenda izeneko liburua, denak Euzko Gogoa aldizkarian argitara emanak. Irakaskuntzarako testu ugari egin ditu, nahiz eta asko argitaragabe egon: Ludi-jakintza, Kristal-jakintza, Mineral jakintza. Landare jakintza botanika obra eman zuen argitara 1975ean.