(“Mañukorta”). Bizkaitar bertsolaria (Larruskain-Xemein, 1943). Eskola zaharreko bertsolaria da, bertsokera erraza, herrikoia eta ugaria duena. Forma aldetik, osagai nagusiak bere irudia, kantaera eta antzerki sena dira. Plazagizona izanik, edozein entzule eta plaza motaren aurrean arrakasta izan ohi du, eta telebistan ere aritua da azken urteotan.