Hezkuntza Saila

Klopicic, Matiaz

Zinemagile esloveniarra (Ljubliana, 1934). Irudimen handiko sortzailea izan da; bere estilo poetikoak lan ederrak eman dizkio haren herriko zinemagintzari, hala nola Sedmina (1969) gerrillari egiten den gazte idealista baten erretratu hunkigarria, eta Vdosvtvo Karoline Zasler (1976, Karolina Zasler-en alarguntza), industrializazioaren satira samina.