Hezkuntza Saila

kloasma

iz. Med. Kolore horiko orbain multzoa. Orbainak handiak zein txikiak izan daitezke, eta ez dute itxura jakinik. Batez ere emakume haurdunari sortzen zaizkio, aurpegian eta lepoan, baina obulutegian arazoak dituenari ere sor dakizkioke. Haurdunaldiaren ondoren desagertzen dira gehienetan. Kloasma –bai emakumeen bai gizonen artean– eritasun degeneratibo batzuen sintoma ere izan daiteke, hala nola, tumore gaiztoena, tuberkulosiarena, gibeleko eritasunena, anemia larriarena, etab.