Hezkuntza Saila

klorato

iz. Kim. Azido klorikoaren (HClO3) eratorria den gatza. Kloroak disoluzio alkalino batekin erreakzionatzean, edota kloruro disoluzioen elektrolisiaren bidez eratzen dira kloratoak. Kloratoen osagaiak aski erraz deskonposatzen dira berotzean, eta oxigenoa askatzen dute; horregatik, indar handiko oxidatzaileak dira kloratoak. Potasio kloratoa, bario kloratoa, kaltzio kloratoa eta, batez ere, sodio kloratoa dira arruntenak; sodio kloratoa (NaClO3) gauza askotarako erabiltzen da, dikloro oxidoaren iturri gisa papera eta beste gai batzuk zuritzeko, sodio perkloratoaren iturri gisa, etab.