Hezkuntza Saila

kiste

iz. Med. Zisku edo zakutxo baten itxurako tumorea, isurkari lodi samar batez edo solido batez betea, eta era askotako iturburuak izan ditzakeena.  v  Kiste hidatidikoa. Zakurraren teniak (Taenia echinococcus) batez ere gibelean eta biriketan sortzen duen kistea, handitzen denean hartzen duen tokiagatik eta eragiten duen presioagatik kaltegarria izan daitekeena. ik. hidatide.  v  Gantz kistea. Gorputzaren larruazalean (buru, eskroto, sorbalda, bizkar eta aurpegikoan batez ere) sortzen den tumorea, gantzaren antzeko gai batez betea. Ebakuntza txiki batez ken daiteke.  v  Obulutegiko kistea. Emakumearen obulutegian hazten den, eta era askotako iturburuak izan ditzakeen kistea. Emakumea umea egiteko gai den bitartean (15-54 urte bitartean) sortu ohi da; min ematen du, eta handitu ahala era askotako sintomak sor ditzake: goragalea, jateko gogo eza, digestio eragozpenak, idorreria, gernua isuri ezina, odol-uzkiak, etab. Ebakuntza baten bidez kentzen da kistea, lotua duen obulutegiarekin batera.