Hezkuntza Saila

Kissinger, Henry Alfred

Estatu Batuetako politikaria, jaiotzez alemaniarra (Fürth, 1923). 1938an Alemaniatik alde egin zuen, naziengandik ihesi. 1968an Estatu Batuetako lehendakariak nazioaren segurtasun gaietarako aholkulari izendatu zuen. 1969tik 1976ra bitartean, R. Nixon eta G. Ford lehendakarien garaian eragin handia izan zuen Estatu Batuen kanpo arazoetako politikan. Vietnamgo gerraren amaierarako negoziazioetan parte handia izan zuen. Estatu Batuen, Sobiet Batasunaren eta Txinaren arteko hurbiltzearen sustatzaile izan zen. Azken urteetan, artikuluak idazten eta hitzaldi emaile aritu da batez ere.