Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024. Mahaikideak. Galderak eta erantzunak. Udalak
- Zein da Euskal Autonomia Erkidego bateko telefono-zenbakia edo helbidea?
- Nori dagokio hautesleari jakinaraztea hauteskunde-mahaiko kide izendatu dutela?
- Nork ordaintzen ditu hauteskundeek udaletan sortzen dituzten gastuak (lokalak edo hauteskunde-kolegioak, hauteskunde-mahaien dietak, mahaiak jartzea, etab.)?
- Zerk ahalbidetzen du udal bakoitzean dauden hautestontziak eta kabinak bozketa-egunean erabili ahal izatea?
- Nori dagokio hauteskunde-mahaietan, hautestontzietan eta kabinetan baliatzen diren agiriak jartzea? Eta falta direnak berriz jartzea?
- Zer epe dute udalek hauteskunde-mahaien eta hauteslekuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzeko?
Zein da Euskal Autonomia Erkidego bateko telefono-zenbakia edo helbidea?
Ikusi udaletako helbideen eta telefono-zenbakien zerrenda EUDELen webgunean.
Nori dagokio hautesleari jakinaraztea hauteskunde-mahaiko kide izendatu dutela?
Udalari (Hauteskunde-batzorde zentralaren 1996ko maiatzaren 26ko eta 1986ko ekainaren 6ko akordioen arabera).
Nork ordaintzen ditu hauteskundeek udaletan sortzen dituzten gastuak (lokalak edo hauteskunde-kolegioak, hauteskunde-mahaien dietak, mahaiak jartzea, etab.)?
Eusko Jaurlaritzak, horrek deitzen baititu hauteskundeak.
Zerk ahalbidetzen du udal bakoitzean dauden hautestontziak eta kabinak bozketa-egunean erabili ahal izatea?.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aipatutako hautestontziak eta kabinak erabiltzen dira; Estatuko Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak uzten dizkio Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari.
Nori dagokio hauteskunde-mahaietan, hautestontzietan eta kabinetan baliatzen diren agiriak jartzea? Eta falta direnak berriz jartzea?
Udal bakoitzak hauteslekurako izendatutako administrazioaren ordezkariari.
Zer epe dute udalek hauteskunde-mahaien eta hauteslekuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzeko?
Behin betiko zerrenda hori hauteskunde-egunaren aurreko 10 egunetan plazaratu behar dute.