Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 12ko 197/1984 DEKRETOA, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ihardutze-Araudia ontzat emanaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 1361
  • Xedapen-zk.: 197
  • Xedapen-data: 1984/06/12
  • Argitaratze-data: 1984/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren oraingo egoerak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren ihardutze-arauak horri egokitu beharra dakar· eta hori du sede honekin bateango Ihardutze-Araudia ontzat emateak. Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Lehendakariak baitetsi eta Jaurlaritza-Batzarrak mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Ekainaren hamabian egindako bilkuran aztertu eta ontzat eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Onarpena Dekreto honi eransten zaion Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Ihardutze-Araudia ontzat ematen da. 2. Atala.-Baliogabetzeak 1 . Dekreto hau indarrean jartzean, hori ere Dekreto honi eransten zaion indarrean eusteen eta baliogabetzeen taulan horretarakotzat jotzen diren manuak baliogabetuta geldituko dira, eta baita Dekreto honek eta honi datxekan Araudiak dakartzatenen aurkakoak izan daitezen beste guztiak ere. 2. Baliogabetutako manuen ordez, honekin bateango lehen esandako taulan haien ordez jartzeko ageri direnak jarriko dira indarrean. 3.Atala.-Indarraldia Dekreto hau eta honekin bateango Araudia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu daitezen egunaren biharamonean jarriko dira biak indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Ekainak hamabi. Lehendakaria, CARLOS GARAiKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, JOAKIN OTXOA SARATXAGA. EKONOMIA ETA HERRIOGASUN-SAILEKO IHARDUTZE-ARAUDIA I ATALBURUA ERABAKI OROKORRAK 1. Atala.-Zerdena Ekonomia eta Herriogasun-Saila Euskadiko Autonomia-Elkartearen Arduralaritzaren barruko eta Arduralaritza horren erakuntzako goren-mailako ihardutze-sailetako bat dugu, Araudi honetan ohartemandako agintepideak eta gainontzeko lege-erapidetzak eman diezazkiotenak erabili, eta Araudi honen arauerako egitura duela. 2. Atala.-Araugintza-ahalmena Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Ekainaren 30eko 27/1981 JaurIaritza-Legeak eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen Ekainaren 22ko 12/1983 Legeak diotenez, honako araugintza-ahalmen hauek izango ditu: a) Bere agintepeko gaietan, horier onarpena Jaurlaritzari dagokioneko araugintzamanuen egitasmoak gertatu, eta Jaurlaritzari horiekiko saloak egitea. b) Araudi honen II Atalburuaren gai diren gaiak antolatzeko araudi-bidezko manuak gertatzea eta ontzat ematea, Legez edo Jaurlaritzaren Dekretoz horrela aginduta egon dedinean eta, azkeneko horretan, Lehendakariak bere baiespena eman ondoren. c) Araudi honen III Atalburuan ohartemandako erakunma osabideratzeko araudibidezko manuak gertatzea eta ontzat ematea, horrek Zerbitzu-Burugoa baino goragoko ihardutzesailik sortaraztea ezin ekar dezakeela. 3. Atala.-Egileratze-iharduna Araudi honen II Atalburuaren gai diren gaiei buruzkoetan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkio arduralaritza-bideko urrats guztiak eta, orohar, horiekiko egiteratze-iharduna, Atalburu horrek edo erabili beharreko beste manu batzuek dakartenari besterik badario salbu. 4. Atala.-Antolakideketa, erizpenak eta saloak Araudi honetan egiten den agintepide-ematea, Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortarazitako Ekonomia-Batzordeari, Jaurlaritzako Lehendakariordeei, edo horrela aginduta egon dedinean beste ihardutze-sail batzuei dagozkien antolapideketarako, erizpenak emateko eta saloak egiteko agintepideen kaltetan gabe dela ulertuko da. Halaber, eta berariz horrela aginduta egon dedinean, Sail honek beste ihardutze-sail batzuen manu eta egintzei buruz ere antolakideketarako, erizpenak emateko eta saloak egiteko agintepideak izango ditu.II ATALBURUA EKONOMIA ETA HERRIOGASUN-SAILAREN AGINTEPIDEAK 5. Atala.-Agintepidearen gaiak 1. Autonomia-Estatutoak Euskadiko Autonomia-Elkarteari jartzen dion agintepidezko, gauzazko eta lur-eremuzko hesparruan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako gai hauetan izango ditu agintepideak, Araudi honetan jarritako modu eta neurritan: a) Dirubide-politikan. b) Zorpetzeko eta gaudimenak emateko. c) Diruzaingoan. d) Ekonomia-egitamuketan. e) Ekonomia-azterlanetan. f) Estadistikan. g) Eskuraketen gai izan daitezen agintepide eta/edo zerbitzuekiko balio-neurketan. h) Ekonomia-Itune, Erresumarentzako Kupo, eta Kondaira-Lurraldeen ekarketetan. i) Zergetan. j) Ondarean. k) Akurapenetan. I) Diruegitamuetan. m) Artekaritzan eta Kontu-irizlaritzan. n) Kontaduritzan. o) Kontaduritzatikako erantzunbeharretan. p) Ekonomia-arduralaritzazko .jazarpenetan. q) Ekonomia edo dirubidetza-alorrekoak izan eta Autonomia-Elkarteko beste Ihardutze-Sail edo Izaikiren bati berariz eman gabekoetan. 2. Ekonomia eta Hetriogasun-Sailak Araudi honen II Atalburuaren 1 zatian esandako gaiei buruz ohartemandako agintepideak izango ditu, eta bai horiei datxezkienak izan eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko edo Erakundegoren-mailakoko beste ihardutze-sail batzuei berariz eman gabeko beste guztiak ere. 3. Ihardutze-Araudi honen II Atalburu honetan besterik esaten bada salbu, 2 zatian esandako agintepideen gai diren gaiak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakokoari dagozkionak izango dira. 4. Horretzaz gainera, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, 22garren atalean esaten diren zerbitzu nagusien eraentza egin, eta 23garren atalean esaten diren agintepideak izango ditu. 6. Atala.-Dirubidetza-politika Dirubidetza-politikaren alorrean Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki-Kutxen menpetasun-jaurpideei buruzko Epailaren 16ko 45/1981 Dekretoak, urtesari finkozko baloreak bere egoitza Euskal Herriko Autonomia-Elkartean duten Aurrezki-Kutxen herridirutango ehunekorako kontagarri direnaren adierazpenarekiko jaurpideei buruzko Ekainaren 21eko 131/1982 Dekretoan eta Euskadiko Elkar-Gaudimenerako Batzuen menpetasun-jaurpideekiko Abenduaren 6ko 239/1982 Dekretoak ematen dituztenak. b) Maileguen, bankuen eta aseguroen, horietan ari diren erakundeen, Balore-Azoken eta gainontzeko baloresalerosketategien, Balore-Arartekarien eta MerkataritzaArartekarien, horien Elkarteen eta horiei dagozkien barrutiak zedarritzearen alorretan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak izan eta Jaurlaritzari eman gabekoak. 7. Atala.-Zorpetzea eta gaudimenak ematea Zorpetzearen eta gaudimenak ematearen alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak lege-erapidetzak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari eman diezazkion agintepideak izango ditu, indarreango Legeetan ohartemandako mugapenekin. 8. Atala.-Diruzaingoa Diruzaingoaren alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakuntzari buruzko Jorrailaren 19ko 99/1982 Dekretoak ematen dizkionak. b) Zergabilketaren alorreango goradeiekiko ihardutze-jaurpideei buruzko Urtarrilaren 24ko 13/1983 Dekretoak ematen dizkionak. c) Euskal herri-alorrarentzako dirubideak Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren eskuarteetatik egiteari datxezkonak. 9. Atala.-Ekonomiazko egitamuketa 1. Jaurlaritzak hala egokituz gero egin dezan Autonomia-Elkarteko herri-alorrarentzako ekonomia-egitamuketan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Ekonomia-egitamuketa egiteratzea eta burutzea, Jaurlaritzak jarritako modu eta neurritan. h) Ekonomia-egitamuketa gertatzen eta horri arta egiten teknikazko laguntza ematea. c) Hala egokituz gero egitamuketari datxezkola sortarazi daitezen ihardutze-sailetan Jaurlaritzak jarritako modu eta neurritan eskuhartzea. 2. Halaber, esandako Sail horri dagokio hala egokituz gero Autonomia-Elkartea bertako partzuer izan dedineko beste herri-alor batzuen ekonomia-egitamugintzan Jaurlarirzari teknikazko laguntza ematea eta Jaurlaritzak erabaki ditzan modu eta neurritan eskuhartzea. 10. Atala.-Ekonomia-azterlana Ekonomiazko azterlanen alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Ekonomiaren edo horrekiko eragina izan dezatenaren egoera, bilakakuntza eta politikabideekiko arta-zaingoa. b) Ekonomiaren aldian-aldiko egoerari buruzko azterlanak egitea. c) Aurreko lerroaldietan esandako alderdiei buruzko azterlanak, argipide-txostenak era argitalpenak gertatzea. d) Europako Ekonomia-Elkartearekingo Itunebideekiko Jarraipenerako Batzordeari eta Ekonomiaren alorrean ihardun dezan beste ezein ihardutze-saili teknikazko laguntza ematea, Jaurlaritzak .jarri ditzan modu eta neurritan. e) Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi edo Erakundegoren-mailakoak egin ditzan eta ekonomiarekiko eragina izan dezaten azterlanetan lankide izatea, Ekonomia-Batzordeak bakoitzean jarri ditzakeen modu eta neurritan. 11. Atala.-Estadistika Estadistikaren alorrean Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Estadistika-argipideekiko Egitamugintzari, Arauzkotzeari. Estadistikagintzari eta Zabalkundeari berenez dagozkienak. b) Estadistikako eragiketen eta egiketen taiuketa, eta baita jarri daitezen modu eta neurritan Autonomia-Elkarteko arduralaritza eta eraentza-bideen taiuketa edo aldakuntza egiten eskuhartzea ere, horietatik atera daitezkeen argipideez estadistikagintzan eta ez beste ezertan baliatzeko. c) Estadistika-gaiak antolatzeko araupideak hautsi izanagatikako zigor-zehaztapidetzei bere bideak eginaraztea eta horiek ebaztea. d) Autonomia-Elkartearen Xehapen-Biltegiaren oinarriak jartzea, horrelako orotariko argipideak bateratzea, Biltegia jartzea eta horri eustea eta, horiekin batean, Sail-mailako Xehapen Biltegien artean Jaurlaritzak hala egokituz gero horretarako baimena eman dezaneko antolakideketa egitea. e) Erroldak eta Helbide-Bildumak egitea eta horiei egunean-eguneangotuta eustea, eta bai Euskal Herriko biztanle eta gizarteko, ekonomiazko kontuen eta gizarte eta economia-erakuskarien alorretako bateratutako estadistika-sailak ere. f) Estadistika-baliatzaileentzako etengabeango aholkularitza-sail izatea. g) Kondaira-Lurraldeetako, Udaletako eta beste Erakunde batzuetako estadistikei buruzkoetan lege-erapidetzak Autonomia-Elkarteari eman diezazkionak. h) Euskal Estadistika-Erapidetzaren barne-egokikuntza, baterakuntza eta antolakideketa, eta emaitzak erkatu ahal izateko hori eta horren berenezko iharduna Erresumako eta Erresmnatik kanpoko beste estadistika-erapidetzenekin kidekatzeko irizpideak gertatzea. i) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen Lehenengo Erabaki Gehigarrian esaten direnak. 12. Atala.-Eskuratze-bideango agintepide eta/edo zerbitzuen balio-neurketa Euskadiko Autonomia-Elkarteari edo horrek beste Lurralde-Izaiki batzuei eskuratzeko bidean dauden agintepide eta/edo zerbitzuen balio-neurketaren alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak balio-neurketaren zermugapena eta horri buruzko erizpena eta saloa egitezko agintepidea, eta horiek ontzat ematea dagokien Elkarteko ihardutze-sailei bere laguntza ematezkoa izango ditu. 13. Atala.-Ekonomia-Itunea, Erresumarentzako Kupoak, eta Kondaira-Lurraldeen ekarketak Erresumarekingo eta Kondaira-Lurraldeekingo dirubidetza-harremanen alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak lege-erapidetzak Ekonomia-Ituneari, Erresumarentzako Kupoei eta Kondaira-Lurraldeen ekarketei buruz Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari emandako agintepide guztiak izango ditu, Jaurlaritzari edo beste ihardutze-sailen bati emanda badaude salbu. 14. Atala.-Zergak Zergen alorrean Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Lege-erapidetzak Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiari edo Erakundegoren-mailakoari eman diezazkion guztiak, zergakizunez Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren agintepekoak izan ez daitezen berarizko ariel eta zergapideen eraentzarako arduralaritza-bideak salbu. Eraentza horretan ez dira zerga-bilketak eta ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak sartuko, eta horiekiko agintepideek, hurrenez-hurren, Araudi honen 8garren eta 21garren ataletan agintzen direnak izango dituzte jaurpide. Zati honetan agintzen dena, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen Ekainaren 22ko 12/1983 Legeko 35garren atalaren "1" zatiko b) txatalean agintzen denaren kaltetan gabekoa da. b) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako edo horren Ihardurze-Erakunde Burujabeetako ihardutze-sailek egindako zergalaritza-bideak agindu-bidez birraztertzeari buruzko zehaztapidetzei bere bideak eginaraztea eta horiek erabakitzea. c) Zergalaritzaren alorrean Kondaira-Lurraldeen arteko elkar-egokiketari, zergalaritza-erakideketari eta lankidetzari buruz lege-erapidetzak agintzen duenez Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagozkionak. d) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari zergaduru nahiz ordeko gisa dagozkion zergalaritzako eginbehar guztiak betetzea, Elkarteko ihardutze-sail guztiekingo lankidetasunez, Sailak berak orohar nahiz bakoitzerako jarritako modu eta neurritan. e) Autonomia-Elkarteak zergaduru nahiz ordezko denez izan ditzan zergalaritza-harremanegatik ezein Herri-Izaikiren aurrean haren ordezkotza egitea. f) Ihardutze-erakunde burujabeei, Norbanako-alorreko Legopeko Herri-Izaikiei, Herri-Baltzuei eta Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritzako gainontzeko Izaikiei zergaduru edo ordezko direnez dagozkicen zergalaritzazko betebeharrak betetzeko aholkularitza era betetzen direnaren arta. . g) Ekonomia-Itunearen eraginez Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagozkion zergalaritza-alorrekoak, Jaurlaritzari emanda badaude salbu. 15. Atala.-Ondarea Herri nahiz norbanako-jabetzapeko ogasun eta eskubideen alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Ogasun mugiezinak eta beste ogasun eta eskubideak ordain-truke beretzakotzea, alogeratzea. inorentzakotzea eta zorpetzea, eta bai horiek zertarakoren bati lotu edo iare uztea, horien eratxikipena, atxikipengabetzea·horien zertarakoa aldatzea eta inorentzakotu daitezkeenaren adierapena ere, Euskadiko Ondare-Legean ohartemandako modu eta neurritan. b) Horien erabilpena edo ustiakela beste ihardutze-sail edo norbanakoren bati eman gabeko Euskadiko AutonomiaElkartearen norbanako-alorreko legepeko ogasun eta eskubideen eraentza eta arduralaritza, eta hai horiek erabiltzea edo ustiatzea inori uztearen saloak ere. c) Artez dagokion Sailarekin batean Euskadiko Autonomia-Elkartearen ihardutze-sailei nolanahiko Baltzuak sortarazi ditzateneko baimenak eman dakizkienaren saloak egitea, eta bai horietan partzuer izateko edo horietako zoragiriak hartzekoenak ere. d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza edo Erakundegorenek jabe izan daitezeneko zor-agiriak eta baltzudomu-zatiak inorentzakotzeko saloak. e) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari nolanahiko enpresa eta baltzutan partzuer denez dagozkion eskubideak erabiltzea, horiek beste ihardutze-sailen bati berariz eman bazaizkio salbu. f) Euskadiren Ondararen zati izan daitezkeela uste dedineko ogasun eta eskubide guztiekiko ikerketa· horiek zedarritzea eta mugak jartzea; horiekiko babesa. aldezpena eta eskea, eta bai horiei buruzko zigortze-ahalmena eta erantzunbeharra eskatzekoa ere. g) Euskidiko Autonomia-Elkartearen Ondareko Ogasun eta Eskubideen Errolda Nagusia egitea eta horri unean-uneangotuz eustea, eta bai horien balioaren neurketa, gauza direnezko eta legezko egoera garbitzea, eta dagozkien Herri Erroldetegietan sarreraztea ere. h) Euskadiko Autonomia-Elkartcaren ogasun eta eskubideen egiaztapide edo gauzatze-bide izan daitezen agiripaper· eskribau-agiri eta baloreak eukitzcea eta zaintzea. i) Indarreango araupideek alor honetan eman diezazkioten beste guztiak. 16. Atala.-Akurapenak Akurapenen alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Arduralaritza-Akurapenen Ihardutze-jaurpideei buruzko Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoak ematen dizkionak, honetan izandako aldakuntzak kontutan izanik. b) Horiek egitea Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkion arduralaritza eta ondare-itunei darizkienak. c) Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail bereziak eratu ditzaten Akurapen-Mahai guztietan bakoitzean jarri dedin eran eskuhartzea, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoaren Erabaki Gehigarrian ohartematen denaren babespean. d) Indarreango araupidetzak alor honetan diezazkion beste agintepide guztiak. 17. Atala.-Diruegitamuak Diruegitamuen alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: ` a) Ekonomia-Batzordeari, berak aztertu eta Jaurlaritzari eraman diezaion, diruegitamuen hesparrua zedarritzeko bide izan dedin helburu-sorta osoaren saloa egitea. b) Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail eta Izaikiei buruzko diruegitamu-egitura erabakitzea. c) Jaurlaritzako Sailek bere gastuen zehaztapen-zerrenden aintzin-egitasmoak eta bere Erakundegorenen dirueskuraketa eta gastuenenak egiteko teknikazko artezpideak, taiukera eta irarkiak ontzat ematea. d) Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrenda egitea. e) Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen aintzin-egitasmoa egitea, Jaurlaritzari ontzat eman ditzan aurkezteko; halaber, horiei buruzko eta Herri-Baltzuen ustiaketa, domu ta ekintza-egitarauen, diruezarketen eta dirubideen diruegitamuei buruzko Lege-Egitasmoen saloak egitea. f) Autonomia-Elkarteak edo Autonomia-Elkarteagandik agintepideak eta/edo zerbitzuak eskuratzeari darizkion diruegitamuetango diruizendapenak sartzeko edo kentzeko egitasmoak gertatzea. g) Berarizko diruizendapenetarako edo diruizendapenen gehigarrientzako baimenak ematea, ahalmen hori Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari aitortu eta Jaurlaritzari emanda egon dedinean salbu, orduan Jaurlaritzari saloa egitekoa izango bait-du; halaber, eta bestelakotan, Jaurlaritzari horretzazko Lege-Egitasmoaren saloa egitea. h) Lege-erapidetzak urte batzuetarako gastuei, diruizendapenak besterakotzeari, sartzeari, birbanatzeari, sortarazteari eta berriz indarrean jartzeari edo diruegitamuetango beste aldakuntzen batzuei buruzkoetan Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari eman diezazkionak, Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordeari edo beste ihardutze-sailen batzuei emanda egon daitezenak salbu. i) Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuak egiteratu daitezenarekiko eta diruegitamu-alorreko manuak bete daitezenarekiko arta eta suztapena. j) Jaurlaritzaren diruegitamuen alorreko Legebiltzarrare·kingo harremanak eta teknikazko adierazpenak. k) Sail guztiei bakotzari bere Diruegitamuei buruzkoetan emandako agizkoak. l) Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legearen 57.2 ataIean esaten den dirubidetza-eraskina gertatzea, eta bai ekonomiazko edukia izan dezaten manuak gertatzeko bidean arauz dagokion erizpena ematea ere, indarrean dauden araupideetan ohartemandako modu eta neurritan. m) Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legean ohartemandako beste guztiak. 18. Atala.- Artekaritza eta Kontu-irizlaritza Artekaritzaren eta kontu-irizlaritzaren alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralartzari artekaritza lanari buruzkoetan dagozkion ahalmen guztiak erabiltzea, eta bai zerdenez ekonomia-dirubidetzazko arta egitezkoa izan dedin beste edozein ere eta, orohar, Guztizko Diruegitamuen egiterapenarekiko arta-zaingoa. b) Legebiltzatrak hala egokituz gero sortarazi dezan kanpotikako arta-zaingorako ihardutze-sailarekingo eta Erresumako Kontu-Auzitegiarekingo elkar-egokikuntza eta elkar-lana. c) Beste Herri-Arduralaritza batzuetako artekaritza eta barnezaingo-sailekin antolakidetzeko lanak. d) Jaurlaritzari eta Ekonomia-Batzordeari Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegorenmailakoa osatzen duten Izaikien eta horiek bertako partzuer izan daitezeneko enpresen ihardunari buruz eman beharreko erizpenak gertatzea. e) Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoari zerbitzu egin behar diezaioten kontuirizlaritza-bazkunen ofizialtasun-sendespena eta akurapena, eta bai horien lanekiko ikuskaketa ere. f) Indarreango lege-erapidetzak eman diezazkion beste guztiak. 19. Atala.- Kontaduritza Kontaduritzaren alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Herri-kontaduritzaren egitamuak eta horiek Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaiki bereiziei egokitzekoak gertatzea eta ontzat ematea. b) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen nolanahiko kontu, liburu eta agirien nolakoa, egitura eta gertatze-bideen zermugapena. c) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuak egiteratzeko egiketak kontaduritzan erasota uztea. d) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren kontaduritzaren erakuntza, ikerlaritza eta hori aurrera eramatea. e) Guztizko Diruegitamuen kontu-garbiketa eta Autonomia-Elkarteko Kontu Orokorra eta Legebiltzarraren edo Elkarteko Herri-Arduralaritzaz besteko beste ihardutze-sailen Iratzuei bidali beharreko gainontzeko kontaduritzako agiripaper, kontu eta argipide-txostenak gertatzea. f) Euskal herri-alorraren kontuak Aberri-mailako Kontuen beharrei begira gertatzea. g) Diruzaingoaren kontaduritza, eta legeen aginduz diruegitamuetan agertzen ez diren egiketena. h) Jaurlaritzak hala egokituz gero Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz eginarazi dezan ondare-kontaduritza. i) Orohar, Elkarteko herri-kontaduritzaren artezkari nagusi eta eraentzaile izateari dagozkion guztiak. eta bai horri datxezkon beste guztiak ere. 20. Atala.-Kontadunitzatikako erantzunbeharrak Agintariek eta herri-lanariek Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari kalteak edo galerak ekarri izanagatik arduralaritza-bidetatik erantzuna eskatzea bidezko izan dedinetan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, erantzunbeharra neurtzeko eta erantzuna eskatzeko, Argipideketarako Epailaria izendatzeko eta zehaztapidetzari buruzko erabakia hartzeko bideei ekin dakiela agintzeko agintepidea izango du Agintari izan ez daitezenean, eta Agintari izan daitezenean berriz Jaurlaritzari horien saloak egitezkoa, bai batzutan eta bai bestetan zehaztapidetzari gainontzeko bideak eginaraziz. 21. Atala.-Ekonomia-Arduralaritzazko jazarpenak Ekonomia-Arduralaritzazko jazarpenen alorrean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak "Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia-Tribunal Económico Administrativo de Euskadi" sortarazteko eta erantzezko Urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretoan eta zerga-bilketaren alorreko jazarpenentzako ihardutze-jaurpideei buruzko Urtarrilaren 24ko 13/ 1983 Dekretoan ohartemandako agintepide guztiak izango ditu. 22. Atala.-Saileko Orotariko Zerbitzuak Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Orotariko Zerbitzuen alorrean, Sailak honako agintepide hauek izango ditu: a) Sailarentzako lege-aholkularitza, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailak alor horretan izan ditzan agintepideen kaltetan gabe. ` b) Saileko barne-zerbitzuen eta bertako ihardutze-moduen erakuntza, horretarako gaitasuna duten ihardutze-sailek eta batipat Sarrera eta Irteera-Erroldetegiek, Agirigordetegiak, Liburutegiak eta gainontzeko agiritegiek jarritako arauen ariora. c) Bere zerbitzurako lanariei buruz indarrean dagoen erapidetzak eman diezazkionak, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailak gai horretan izan ditzan ahalmenei men eginaz. 23. Atala.-Beste agintepide batzuk 1. Esandako horietzaz guztietzaz gainera, honako hauek dagozkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari: a) Erresumako Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoarekin, beste Autonomia-Elkarte batzuetakoekin, Kondaira-Lurralde eta Toki-Erakundeetakoekin eta beste herri eta norbanako-alorreko erakunde eta gizabanakoekin Araudi honen II Atalburuak esaten dituen gaietan edo lege-manuek edo Jaurlaritzak izendatu diezazkionetan ituneak eta elkarlan eta lankidetza-hitzarmenak egin eta harremanak izatea, indarreango araupidetzak hori agindu dezanean. b) Jaurlaritzako Sailei oro emandako agizko agintepideak. 2. Ekonomia eta Herriogasun-Saila bateango ihardutze-sailetan partzuer izango da, horiek araupetzen dituzten manutan ohartemandako eran.I I I ATABALBURUA EKONOMIA ETA HERRIOGASUN-SAILAREN ERAKUNTZA 24. Atala.-lhardutze-Sailen zerrenda 1. Ekonomia eta Herriogasun-Saileko ihardutze-sail gorenak honako hauek dira: a) Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua. b) Ekonomia Herriogasun, eta Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetza. c) Egitamuketaren, Ekonomia-Azterlanen eta Aldian-aldiko Egoeraren, Estadistikaren, Zergapide-Arduralaritzaren, Diruegitamuen, Artekaritzaren, Dirubideen eta Zerbitzuen Artezkaritzak. 2. Araudi honi, Eraskin gisa, Araudi honen III Atalburuan izendatzen diren ihardutze-sailen ihardutze-egitura eratxikitzen zaio. 3. "1" zatian esandako ihardutze-sail gorenen menpe ihardutze-gituraz Artezkari-mailatik beherako ihardutze-sailak izan daitezke, Araudi honen 2garren atalaren c) txatalaren gai diren egitarapen-manuek jarri ditzaten modu eta neurritan, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren agintepideen kaltetan gabe. 25. Atala.-Agintepideen banaketa 1. Ekonomia eta Herriogasun-Saileko ihardutze-sail gorenek Araudi honen indarrez ematen zaizkien agintepideak egiteratuko dituzte atal honen 2 eta 3 zatietan agindutakoa erabili behar dedinetan salbu. 2. Aurreko atalaren 3garren zatian esandako maila apalagoko ihardutze-sailek horretan bertan ohartemandako egiterapen-manuek izendatu diezazkieten agintepideak izango dituzte. a). Ekonomia ta Herriogasun-Sailaren barruan, agintepidtarako esku-emateek honako arau hauek izango dituzte jaurpide: a) Sailburuak Sailburuordeei eta Artezkariei cman ahal izango die bere agintepideak erabiltzeko eskua, Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legeko 39garren atalean eta ondorengoetan ohartemandako modu eta neurritan. b) Sailburuordeek Artezkariei eta artez bere menpeko izan daitezen maila apalagoko ihardutze sailei eman ahal izango diete bere agintepideak arabiltzeko eskua, beti ere Sailburuak horretarako baimena emanda. c) Artezkariek, Sailburuak bere baimena eman ondoren, bere menpeko maila apalagoko ihardutze sailei eman ahal izango diete bere agintepideak erabiltzeko eskua. d) Esku-emate horietan Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legearen 40garren eta 42garren atalek diotena erabilgarri izango da. 4. Aurreko zatietan agindutakoa horrela dela, eta horretzaz gainera, Saileko ihardutze-sail bakoitzak artez nahiz zeharka Sailaren menpeko izan daitezen beste guztiei bere laguntza eskatu ahal izango die. Era berean, artez nahiz zeharka bere gaineko izan daitezen ihardutze-sail guztiei behar bezalako laguntza eman beharko diete. 5. Esku-ematea izan ezik Atal honetan ohartemandakoetako beste ezein agintepide-izendapen moetaren ondorioz agintepide bat dagokion ihardurze-saileko berenezko arduradunik ez izatea gaisorik edo kanpoan izatea gertatuz gero, egoera horrek diraueno, eta ordezkaketari buruzko berarizko agindurik ezean, agintepide hori goragoko hurrengo mailako agintariak egiteratuko du, eta horren ezean edo horiei gaisorik edo kanpoan izatea gertatuz gero hurrengokoak, eta hurrengoetan ere berdin, hurrenez-hurren. Agintepide bat zati honek dioenez erabiltzeko ez da hori egiteko zio den egoera gertatzen denaren adierazpen soilaz ezer besterik behar izango.. 26. Atala.-Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua 1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua du Sailak bere Goreneko Ihardutze-Sail, eta bertako ihardutze-sail guztiak aginte-egituraz rnenpeko ditu, Araudi honetan jartzen den eran. 2. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak honako agintepide hauek izango ditu: a) Sailaren agintepeko gaiei buruzko Lege-Egitasmo eta Dekretoak Jaurlaritzari ontzat eman ditzan aurkeztea eta bai, era berean, Lehendakariari berak onartu beharreko Dekre·toen saloak egitea ere. b) Sailari emandako araudigintza-ahalmena erabiltzea. c) Saileko bertako ihardutze-sailen arteko agintepide-auziak ebaztea, eta bai beste Sailekingo agintepide-auziei ekitea ere. d) Erabilgarri diren araupideetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. e·) Autonomia-Elkartearen eta Erresumako Herriogasuntzren dirubidetza-ekintzak elkarri behar bezala egokitzeko sortu daitezen ihardutze-sailetan Autonomia-Elkartearen izeneko partzuer izatea.f) Araudi honen 9garren atalaren lehenengo zatiko a) eta c) txataletan eta 2garren zatian ohartemandakoak, agindu dedin modu eta neurritan. g) Araudi honen 20garren atalean ohartemandakoak. h) Saileko ihardutze-sail eta ekintzapide guztiekiko egitaraugintza, bultza, artezkaritza, elkar-egokiketa eta arta. i) Sailari emanda egon eta Saileko beste ihardutze-sailen bati edo Sailaren menpeko Izaikiren bati izendatu gabekoak. j) Lege-erapidetzak berariz berari eman, eta Jaurlaritzako Sailburuei oro batera emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 27. Atala.-Sailordetzak 1. Sailordetzak, aginte-egituraz, Ekonomia eta Horriogasun-Sailburuaren artezko menpeko dira. 2. Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailorderzetako bakoitzak agizko agintepide hauek izango ditu: a) Sailbuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. b) Sailordetzako eta horren menpeko Artezkaritzetako zerbitzuen barne-antolaketari eta ihardunari buruzko oroiidazkiak egitea eta artezpideak ematea. c) Eralbilgarri diren araupideetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. d) Sailordetzako eta horren menpeko Artezkaritzatako ihardutze-sail eta ekintzapide guztiekiko egitaraugintza. bultza, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta. e) Lege-erapidetzak berari berariz eman, edo Jaurlaritzako .Sailordetzei oro batean emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 3. Sailordetza bakoitzak Sailburuordea izanqo du goreneko ihardutze-sail, 2garren zatiko a), b), c) eta d) txataletan esandako agintepideak, bere sailordetzari emanda egon eta bertako ihardutze-egiturako beste ihardutze-sailen batzuri izendatu gabekoak, eta Jaurlaritzako Sailburuordeei oro batean emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak izango ditu. 28. Atala.- Ekonomia-Sailordetza 1. Ekonomia-egitamuketaren alorrean, Ekonomia-Sailordetzak, berariz, Araudi honen 9garren atalaren Iehenango zatiko a) eta c) txataletan eta 2garren zatiak ohartemandako agintepideak izango ditu, Ekonomia eta HerriogasunSailburuak agindu ditzan modu ta neurrian. 2. Ekonomia-azterlanen alorrean Ekonomia-Sailordetzak, berariz. eta Ekonomia-azterlanen eta Aldian-aldiko Egoeraren Artezkaritzarekin erdibana. Arudi honen 10garren atalaren a) eta c) zatietan ohartemandako agintepideak izango ditu, 3. Sailordetzaren egituraren barruan, Ekainaren 10eko 71/1981 Dekretoaren gai den Jaurlaritzaren Estadistikako Teknika-Batzordea izango da, Ekonomia-Sailburuordearekiko menpetasunez eta Estadistika-Artezkaria Partzuer duela. 29. Atala.- Herriogasuntza-Sailordetza 1. Eskuratzeko agintepide eta/edo zerbitzuen balio-neurketaren alorrean, Herriogasuntza-Sailordetzak, berariz, Araudi honen 12garren atalean ohartemandako agintepideak izango ditu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak arabaki ditzan modu eta neurritan, eta Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzaren laguntzarekin. 2. Zergapideen alorrean Herriogasuntza-Sailordetzak, berariz, Arudi honen 14garren atalaren b) zatiak ohartemandako agintepideak /erabakimena eta ez beste) eta c) eta g) zatietan ohartemandakoak izango ditu. 3. Ondarearen alorrean Herriogasuntza-Sailordetzak, berariz, Araudi honen 15garren atalaren a) zatiak esandako eratxikitzezko, atxikipengabetzezko eta zertarakoa aldatzezko agintepideak izango ditu. 4. Sailodetzaren egituraren barruan, Urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretoak dioen "Euskadiko EkonomiaArduralaritzako Epaitegia - Tribunal EconómicoAdministrativo de Euskadi" egongo da· HerriogasuntzaSailburuordeari atxikitako ihardutze-sail. 30. Atala.-Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetza 1. Dirubidetza-politikaren alorrean Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzak, berariz, honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki-Kutxen Menpetasun-jaurpideei buruzko Epailaren 16ko 45/1981 Dekretoaren 3.1.a), 3.1.d), 5.a), 5.b), 6.1, 6.2 eta 10garren ataletan ohartemandakoak (azkenengo atalekoetan oharpena egitezko zigorpidea, ehun mila pesetarainoko isuna, ehun mila pesetakoa bera barne, eta hauspenaren zenbatekoa neurtu daitekeenetan horren ehuneko hogeirainoko isuna, ehuneko hogeikoa bera barne jartzekoak baino ez). b) Euskadiko Elkar-Gaudimenetarako Baltzuen menpetasun-jaurpideei buruzko Urriaren 22ko 199/1982 Dekretoaren 2.2 atalean ohartemandako izendapenak egitezkoa. c) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Mailegu-Koperatiben menpetasun-jaurpideei buruzko Abenduaren 6ko 239/1982 Dekretoaren 2.a) atalean (Araudia ontzat emateari buruzkoa baino ez) 2.b) atalean, 2.c) atalaren lehenengo zatian, **.a), 3.1.d), 4.b), 6.1, 6.2, 6.3, 6.4 eta 9garren ataletan oharamandakoak (9garren atalean ohartemandakoetatik oharpena egitezkoa eta bostehun mila pesetako isunak jartzezkoa, bostehun mila pesetakoa bera barne, Artezte-Kontseiluari jartzen bazaizkio salbu). 2. Zorpetzearen, gaudimenak ematearen eta diruzaintzaren alorrean, Ekonomia-Sailordetzak, berariz, honako agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakuntzari buruzko Jorrailaren 19ko 99/1982 Dekretoaren 12.3 eta 20.1 ataletan (edozein zorren ordainketa atzeratzekoa eta zatitzekoa baino ez) eta Behin-behingo Bigarren Erabakian ohartemandakoak. b) Zerga-bilketaren alorreko goradeientzako ihardutze-jaurpidei buruzko Urtarrilaren 24ko 13/1983 Dekretoaren 3.1 eta 4garren ataletan ohartemandakoak. 3. Eskuraketen gai diren agintepide eta/edo zerbitzuen balio-neurketaren alorrean, Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzak Araudi honen 12garren atalean ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak erabaki ditzan modu eta neurritan, eta Herriogasuntza-Sailordetzaren laguntzarekin. 4. Diruegitamuen alorrean, Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzak Araudi honen 17garren atalaren b), e), f), i) eta I) zatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, Jaurlaritzari aurrera eramatezkoak salbu. 5. Kontu-irizlaritzaren eta artekaritzaren alorrean, Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzak Araudi honen 18garren atalaren b) zatian ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, eta atal horretxen e) zatiko ofiizialtasun-sendespena eta akurapena. 6. Kontaduritzaren alorrean, Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordeak Araudi honen 19garren atalaren a) eta f) zatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. 31. Atala.-Artezkaritzak 1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren menpe dagoen Zerbitzu-Artezkaritza izan ezik, gainontzeko Artezkaritza guztiak, aginte-egituraz, Saileko Sailburuordetakoren baten artezko menpekoak dira. 2. Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artezkaritzetako bakoitzak agizko agintepide hauek izango ditu: a) Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo haren menpeko deneko Sailordetzarena, Sailburuordearen esku-ematez. h) Araudi honen 22garren atalaren a) eta b) zatietan artezkaritzari buruz ohartemandakoak, 40garren atalak Zerbitzu-Artezkaritzari ematen dizkionen kaltetan gabe. c) Erabilgarri diren araupideetan ohartemandakoetan goradeiak ebaztea. d) Artezkaritzako ihardutze-sail eta ekintzapide guztiekiko egitaraugintza, bultza, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta. e) Lege-erapidetzak berariz eman diezazkionak, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro batean emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 3. Artezkaritza bakoitzak Artezkaria izango du bere goreneko ihardutze-sail, 2garren zatiko a), b), c) eta d) ataletan esaten diren agintepideak, bertako artezkaritzari izendatutakoak izan eta horren egituraren baitango beste ihardutze-sailen bati eman gabekoak, lege-erapidetzak berariz eman diezazkionak, eta Jaurlaritzako Artezkariei oro batean emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere ba direnak izangoditu. 32. Atala.-Egitamuketa-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Egitamuketa-Artezkaritza Ekonomia-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Egitamuketa-Artezkaritzak Araudi honen 9garren atalaren lehenengo zatiko b) txatalean ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, manu horren gai diren gainontzeko egitekotan teknikazko lankide izatearen kaltetan gabe. 33. Atala.-Ekonomia-azterlanen eta Aldian-aldiko Egoeraren Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Ekonomia-Azterlanen eta Aldian-aldiko Egoeraren Artezkaritza-Ekonomia-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Ekonomia-Azterlanen eta Aldian-aldiko Egoeraren Artezkaritzak Araudi honen 10garren atalean ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, atal horretako a) eta c) txataletan esandakoak Ekonomia-Sailordetzarekin bateangoak izango badira ere. 34. Atala - Estadistika-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Estadistika-Artezkaritza Ekonomia-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Estadistika-Artezkaritzak Araudi honen 11garren ataIean ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. 35. Atala.-Zergapide-Arduralaritzaren Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Zergapide-Arduralaritzaren Artezkaritza Herriogasuntza-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Zerqapide-Arduralaritzaren Artezkaritzak, Araudi honen 14garren atalaren a) zatian, b) zatian (biderapena baino ez eta d), e) eta f) zatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. 36. Atala.-Ondare eta Akurapen-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Ondare eta Akurapen-Artezkaritza Herriogasuntza-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Ondarearen alorrean, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak honako berarizko agintepide hauek izango ditu: a) Araudi honen 15garren atalaren a) zatian (eraikintzen alogera, horiek zertarakoen baterako jartzea edo zertarakoa kentzea baino ez b) zatian (erabiltzeko edo ustiatzeko uztearen saloa salbu) eta e), f, g) eta h) zatietan ohartemandakoak. b) Sailaren agintepide-hesparruko arazopide guztiak eta horiekiko agiri guztiak lege-arauzkotzea. 3. Akurapenen alorrean, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak honako berarizko agintepide hauek izango ditu: a) Araudi honen 16garren atalean ohartemandakoak. b) Sailaren agintepide-hesparruko arazopide guztiei bere bideak eginaraztea, eta horiekiko agiripaperen lege-sendespena. 4. Artekaritzako egituraren barruan, eta Ondare eta Akurapen-Artezkariarekiko menpetasunez, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoak esaten dituen Euskadiko Akuraketa-Batzorde Nagusia eta Euskal Herriko Zuzkiketa-Itunezaleen Sailkaketa-Batzordea egongo dira. 37. Atala.-Diruegitamu-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Diruegitamu-Artezkaritza Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Diruegitamu-Artezkaritzak, Araudi honen 17garren atalaren c), h) eta m) zatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu, eta bai berak erabakitzekoak izan ez eta Sailaren agintepekoak izan daitezen arazopide guztiei bere bideak eginaraztea ere. 38 Atala.-Artekaritxa-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Artekaritza-Artezkaritza Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Artekaritzaren eta Kontu-irizlaritzaren alorrean, Artekaritza-Artezkaritzak Araudi honen 18garren atalaren a), c), d) eta e) zatietan (azkeneko honetan ikuskaritza egitekoa baino ez) ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. Aurreko zatian agindutakoa horrela dela ere, Artekaritza-Artezkaritzak iareitasun osoz erabiliko ditu Araudi honen 18garren atalaren a) zatian esaten diren agintepideak. 3. Kontaduritzaren alorrean, Artekaritza-Artezkaritzak Araudi honen 19garren atalaren b), c), d), e), g) eta h) zatietan ohartemandako berarizko agintepideak izango ditu. 4. Arduralaritzako edo Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeei buruzko Artekaritza, Kontu-irizlaritza eta kontaduritza egiterakoan, Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Artekaritza araupetzezko Epailaren 5eko 80/1984 Dekretoan agintzen denari men egingo zaio. 39. Atala.-Dirubidetza-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Dirubidetza-Artezkaritza Dirubidetza eta Artekaritza-Sailordetzaren artezko menpekoa da. 2. Dirubidetza-politikaren alorrean, Dirubidetza-Artezkaritzak honako berarizko agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Aurrezki-Kutxen Menpetasun-jaurpideei buruzko Epailaren 16ko 45/1981 Dekretoaren 3.2, 4.a), 5.c), 6.4, 6.5, 6.6, 6.7, 8. 9 eta 10garren ataletan ohartemandakoak (azkenengoetan, bakarreango oharpena eta agiraka egitekoa). b) Dirusari aldagezko Tituloak bere egoitza Euskal Herriko Autonomia-Elkartean duten Aurrezki-Kutxen herri-dirutango ehunekorako kontagarri direnaren aldarrikapenentzako jaurpideei buruzko Ekainaren 21eko 131/1982 Dekretoaren 6, 8, 9.2 eta 9.3 ataletan, eta (egiterapenari buruzkoak baino ez) 10.3 atalean ohartemandakoak. c) Euskadiko Elkar-Gaudimenetarako Baltzuen menpetasun-jaurpideei buruzko Urriaren 26ko 199/1982 Dekretoaren 3.1, 4.2, 12, 14 eta 15garren ataletan eta Behin-Behingo Lehenengo eta Bigarren Erabakietan ohartemandakoak. d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko MaileguKoperatiben menpetasun-jaurpideei buruzko Abenduaren 6ko 239/1982 Dekretoaren 3.1.e), 3.2, 4.a), 6.5, 6.6, 8 eta 9garren ataletan (bakarreango agiraka egitezko zigorpidea baino ez) ohartemandakoak. e) Horiek erabakitzea berak egin beharrekoa izan ez eta Sailaren agintepeko izan daitezen arazopide guztiei bere bideak eginaraztea. 3. Zorpetzearen, gaudimenak ematearen eta diruzaingoaren alorretan, Dirubidetza-Artezkaritzak honako berarizko agintepide hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakuntzari buruzko Jorrailaren 19ko 99/1982 Dekretoaren 7.2.a), 7.6, 8.2, 9.3, 10.8, 11.2, 13.2, 14.1, 15, 16.1, 20 (ezein zorren ordainketa atzeratzea eta zatikatzea salbu), 21.2, 22.2, 22.3 (norbere baliapideen bidezko bilketari buruzkoa baino ez), 24.2 eta 27.1 ataletan ohartemandakoak. b) Zerga-bilketaren alorreko goradeientzako ihardutze-jaurpideei buruzko Urtarrilaren 24ko 13/1983 Dekretoaren 1.1 atalean ohartemandakoak. c) Berak erabaki beharrezkoak izan ez eta Sailaren agintepeko izan daitezen arazopide guztiei bere bideak eginaraztea. 40. Atala.-Zerbitzu-Artezkaritza 1. Aginte-egituraz, Zerbitzu-Artezkaritza Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren artezko menpekoa da. 2. Zerbitzu-Artezkaritzak honako berarizko agintepide· hauek izango ditu: a) Bere agintepideko gaiei buruzko manu, araupidetza-egitasmo, epai eta erabakiekiko jarraipena, azterpena eta arakaketa, eta bai Iege-alorreko gaiak eta azterlanak biltzea eta antolatzea ere. b) Orotariko manuak gertatzeko bideetan Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eskatu dakizkion legetasun-alderdiei buruzko arauzko erizpenak ematea, Zuzentza eta Legegintza-Egiterapenaren Idazkaritzak eman behar ditzanen kaltetan gabe c) Lege-aholkularitzari dagokion beste ezein ekintza, beti ere Saileko Sailburuak, Sailburuordeek edo Artezkariek eskatuta. EKONOMIA ETA HERRIOGASUN-SAILAREN IHARDUTZE-EGITURA TAULA d) Araudi honen 22garren atalaren b) zatian ohartemandakoak, Sail osorako eragina izan dezaten bertako barne-zerbitzuei buruzkoak izan daitezenean. e) Araudi honen 22garren atalaren c) zatian ohartemandakoak. f) Akurapenari, ondareari, diruegitamuei, artekaritza eta kontu-irizlaritzari, kontaduritzari, diruzaingoari, estadistikari, erakuntzari eta informatikari buruzko gaietan Sailei oro batean emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkionak. INDARREAN DIRAUTENEN ETA BALIOGABETUTAICOEN TAULA - Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Ihardutze-Araudia ontzat ematezko Urriaren 31ko 252/1983 Dekretoari erantsitako indarrean dirauenen eta baliogabetutakoen taulari eusten zaio (E.H.A.A.-ren 172/1983 alea), honako aldakuntza hauekin: a) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Erakuntzari buruzko Jorrailaren 19ko 99/1982 Dekretoa (E.H.A.A.-ren 68/1982 alea): Indarrean dirautenen eta baliogabetutakoen taula horretan egiten diren Ekonomia-Sailordetzari edo Sailburuordeari buruzko aipamenak, Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzari edo Sailburuordeari buruzkoak direla joko da, hurrenez-hurren. b) Zerga-bilketaren alorreko goradeintzako ihardutze-jaurpideeí buruzko Urtarrilaren 24ko 13/1983 Dekretoa (E.H.A.A.-ren 17/1983 alea): Indarrean dirautenaren eta baliogabetutakoen taula horretan egiten diren Ekonomia-Sailordetzari edo Sailburuordeari buruzko aipamenak, Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzari edo Sailburuordeari buruzkoak direla joko da hurrenez-hurren. - Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Ihardutze-Araudia onartzezko Urriaren 31ko 252/1983 Dekretoa (E.H.A.A.-ren 172/1983 alea): Baliogabetuta gelditzen da, horri erantsitako indarrean dirautenen eta baliogabetutakoen taulari buruz lehen esandakna salbu. - Ihardutze-Erakunde Burujabeetango Artekaritza araupetzezko Epailaren 5eko 80/1984 Dekretoa (E.H.A.A.-ren 57/1984 alea): Indarrean dirau. - Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztezko Jorrailaren 18ko 101/1984 Dekretoa (E.H.A.A.-ren 70/1984 alea): Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkionetan indarrean dirau indarrean dirautenen eta baliogabetutakoen taula hau eraskin duen Ihardutze-Araudian agintzen denean sartuta gelditzen dela.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (14)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.