Arautegia
InprimatuAzaroaren 4eko 238/1986 DEKRETUA, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Ondarea osatzen duten Ogasunetan Mugaketa eta Mugarriketak egiteko Araudia onartuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 2517
- Xedapen-zk.: 238
- Xedapen-data: 1986/11/04
- Argitaratze-data: 1986/11/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Deskribapenak
Testu legala
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Azpeitiko Udalak, 1986.eko Otsailaren 27an egindako bileran «Urola Ibaiaren Zati bat Urbideratzeko Proiektua» onartzea erabaki zuen, 1986.eko Maiatzaren 15eko erabakiz hori burutzeko beharrezkoak izan daitezen ondasunen eta eskubideen zerrenda menpe jarriz, Eusko Jaurlaritzari aipatutako ondasunez eta eskubideez presaka jabetzeko deklarazioa eskatuz 1986.eko Uztailaren 10ean, Nahitaezko JabegoKentzearen Legeko berrogeita hamabigarren artikuluan eta Autonomia-Estatutoko Behin-behineko Erabakietatik Zazpigarrenean agintzen denaz baliatuz. Presako bidez jabetzeko deklarazioaren gai diren ondasunak, zeintzuk diren jakiteko, behar adinako xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu dira espedientean dagoen horretarako egindako zerrendan, zerrenda hori, agerian egon eta argipideketa publikora atera zen bere garaian eta, horren aurka, alegazio idazki bi aurkeztu ziren, Udalak bata onartu eta bestea onartu ez zuelarik. Egitasmo hori Udalean indarrean dagoen hirigintzalegeei egokitzeari buruz Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailak Proiektu horri emandako aldezko erizpena espedientean dago. Urola ibaiaren uberkaren gaurregungo egoerak beharbada gainezka egiteko duen arriskutik Udaleko hirigunea gordetzeko eta -arrazoi teknikoak eta ekonomikoak direla eta- mugartea osasunbideratzen batera , hastea zilegi egiteko xedez, luzaezinezkotzat jotzen da hori gauzatzea. Hori horrela, Lehendakaritza eta Zuzentzako Sailburuaren proposamenez eta Jaurtze Batzordeak mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko Azaroaren 4ko bileran eztabaidatu ondoren, ERABAKITZEN DUT: Artikulu bakarra.- Nahitaezko Jabegokentzeko Legearen berrogeita hamabigarren artikuluaren arabera, horretarako egindako administrazio espedientean dagoen ondasun zerrendan zehaztutako eta banakatutako eta «Urola Ibaiaren Zati bat Urbideratzeko Proiektua» gauzatzeko beharrezkoak izan daitezen ondasunez eta eskubideez Azpeitiako Udala jabetzea presakotzat deklaratzen da. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.Euskadiko Ondareari buruzko Uztailaren 27ko 14/ 1983 Legeak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Abuztuaren 6ko 117. alea), bere 15. Atalean, bere ondarearen ogasun mugiezinen mugaketa eta ondoren mugarriketa bere kabuz egiteko agintepidea ematen dio Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, agintepide hori, gehienetan alderatutako araupideetan aitortuta dagoela, eta atal horren 3. idazatian, mugaketarako zehaztapidetza egiteko, arduralaritza-bidez onartzeko eta benetakoa izan dadin, beharrezko ekintzak egiteratzeko agintepidea, mugarriketa barne, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkiela ezartzen du. Bestalde, Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretoak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Uztailaren 4eko 112. alea), bere 15 f) atalarekin zerikusia duen 36.2 atalean, a) eta b) letretan, aipatutako agintepidea egiteratzea Ondare eta Akurapen-Artezkaritzari dagokiola ezartzen du. Aldi berean, esandako lan horiek gauzatzeko, mugarriketaren gai diren ogasunak atxikita daudeneko Arduralaritzako Ihardutze-Sailek eskuhartzea beharrezkoa da, horien eraenlariak direnez, bere logikazko erantzukizuna izan eta horietan, lanari eta gauzazko eskuarteak bildu eta bai beraiek dituzten agiriak erabili behar direlako ere. Azkenik, mugaketaren gai direnen aldamenean dauden lur-zatietan eskubideak dituzten inoren legezko zuduak babestu behar dira, mugaketaren zabalkunde haundia eginez, zehaztapidetzan eskuhartzeko eta mugaketa eta mugarriketarako ekintzan ere bertaratzeko bidea emanez, eta azkenez, indarrean dauden legeetan finkatutako jazarpenak eginez. Honekin batera doan Eraskinak, aipatu diren zudu guztiak bateratzen ditu, eta, ondorioz gure Arduralaritzaren ogasun mugiezinen mugaketak, eta mugarriketak gauzatzeko eta horien ondarezko egoera behin betiko araupetzeko bide egokia da. Horiek horrela, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Eusko Jaurlaritzak 1986.eko Azaroaren 4ean egindako bilkuran aztertu eta onartu, eta Jaurlaritzako Lehendakari naizenez nere berarizko onarpena eman ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: l. Atala.- Honekin batera doan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Ondarean sartuta dauden ogasun mugiezinen mugaketak eta mugarriketak egiteratzeko Araudia onartuta gelditzen da. 2. Atala.-Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari, Dekreto honetan ezarritakoa osatzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen Aginduak emateko agintepidea ematen zaio, indarrean sartu dadinetik gerta daitezen ekintzapide guztietarako izango dela erabilgarri. Dekretoak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonetik hartuko du indarra. Gasteizen, 1986.eko Azaroak 4. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. MUGAKETAK ETA MUGARRIKETAK EGITERATZEKO ARAUDIA 1. Atala.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, bere Ondarean sartzen diren ogasun mugiezinen mugaketak eta mugarriketak, Araudi honek dituen arauei eta hori osatzeko eta egiteratzeko arauei atxikiko zaizkie.I ATALBURUA GERTATZEZKO EKINTZABIDEAK 2. Atala.- Edozein mugarriketa egiteko ekinbidea, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzatik, mugaketaren gai izan dadin ogasuna atxikita dagoeneko Arduralaritzako ihardutze-saila edo izaikitik, Arduralaritzak dituenen alboko funtsetan benetako eskubide baten edozei jaberengandik, edo mugarriketa hori egiteko legezko zudua izan dezanarengandik abiatu ahal izango da. 3. Atala.- 1.- Mugaketarako ekinbidea, Ondare eta Akurapen-Artezkaritza ez den Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako edozein ihardutze-sailarengandik abiatzen bada, Artezkaritza horri zuzendutako Txosten bat egingo du, eta bertan, honako xehetasun hauek aipatuko dira: a).- Egin nahi den mugaketaren zuriztapena. b).- Mugaketaren gai den funtsaren zehaztapena, marrarteko eta azaleko zabala zehaztuz eta bai mugaldeak ere. 2.- Txostenari, Arduralaritzak edo beste edozein norbanakok dituzten funtsarekiko eskubideei buruz, atxikita dagoeneko Zerbitzuan dauden jatorrizko edo lekukotzezko agiri-paper guztiak erantsiko zaizkio. 4. Atala.- Mugaketa egiteko ekinbidea, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzarengandik abiatzen bada, honek, funtsa atxikita dagoeneko ihardutze-saila edo izaikiari aurreko atalak aipatzen duen Txostena eta agiripaperak bidaltzea eskatuko die. 5. Atala.- 1.- Mugaketa eskatzen duenak, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaz kanpoko norbanakoak izanez gero, idazki baten bidez egingo du eta idazki horri, jatorriz edo benetako aldakiz, bere eskubidea edo legezko zudua egiazta ditzaten agiri-paperak erantsiko dizkio, bigarren atalean ohartemandakoaren arauera. 2.- Idazki hori, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzan edo mugaketarako eskearen gai den mugiezina atxikita dagoeneko Zerbitzuan aurkeztu ahal izango da; azken honetan auzkeztekotan, Zerbitzuak esandako Arterkaritzari bidaliko dio, txostenarekin batera, eta hala behar izanez gero, hirugarren atalak aipatzen dituen Txostena eta agiri-paperak. 3.- Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak, zehaztapidetzari hasiera eman baino lehen, ondasuna atxikita dagoeneko Arduralaritzako ihardutze-sail edo izaikiari, eta beti ere bidaltze hori jadanik gertatu ez dadinean, aipatutako Txostena eta agiri-paperak eskatu ahal izango dizkie. 4.- Halaber, Artezkaritza horrek, dagokion erabakia hartu baino lehen, eskabidearen xehetasunaren bat argitzea edo aurkeztutako agiri-paperak osatzea eskatu ahal izango dio eskegileari. 6. Atala.- Aurreko atalek aipatzen dituzten altzinak eta agiri-paperak ikusi ondoren, bakoitzean, Ondare eta Akurapen-Artezkariak Erabakia hartuko du, egin nahi diren mugaketa edo mugarriketetarako baimena emanez edo ukatuz. Erabakia, ekintza horien aurkakoa izanez gero, arrazoiak emanez egin behar izango da.II ATALBURUA MUGAKETA EGITEKO MODUA 7. Atala.- 1.- Mugaketarako baimena eman ondoren, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak, udaleko agiri-gordetegietan aldameneko funtsekiko ezein eskubideren jabe edo baimendun gisa agertu daitezen pertsonen izen, egoitza edo bestelako zernolakoei buruzko xeheta sunen berri eskatuko dio zehaztapidetzaren gai den funtsa dagoeneko Udalari. 2.- Aldi berean, mugaketaren gai den funtsaren topografia eta lur-zatien launirudiak egingo dira, funtsari buruz dauden agiri-paperak nahiko izan ez daitezenean. Lan hori, mugatu nahi den ogasuna atxikita dagoeneko zerbitzuak bere dituen eskuarteez baliatuz egingo da. Zerbitzuak eskuarte horiek euki ez balitza, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak Lurralde-Ekintzapide eta Hirigintza-Artezkaritzari lan hori egitea eskatuko dio. Nolanahi ere, launirudiak eginda egon daitezenean, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzari bidaliko zaizkio. 3.- Ondaren eta Akurapen-Artezkaritzak, dagokion Jabego-Erroldetik mugaketaren gai den funtsaren jabegoa eta mugaldeak zuriztatzeko Egiaztagiri bat JabegoErroldearengandin bidaletzea eskatuko du, jabego-erroldeen liburuetan erasota dagoenaren arauera, eta bai funtsarekiko indarrean egon daitezen zerga edo lakak ere. 8. Atala.- I.- Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak, aurreko atalean aipatzen diren agiri-paperak jaso ondoren, ogasuna atxikita dagoeneko Zerbitzuari, zehaztapidetzaren suztatzaileari eta hala badagokio, Lurralde-Ekintzapide eta Hirigintza-Artezkaritzari, honek eskuartzekotan, funtsa dagoeneko Udalari edo Udalei eta mugaketak, beren legezko eskubideei begira, badaragien norbanako edo erakunde guztiei mugaketa egiteratzeko ekintzarako deia egingo die. Udalarentzako jakinarazpenean, Udalari deia argitaratzea eskatuko zaio, manu-agiri bidez, Udaletxeko Iragargi-Oholtzean agerian jarriko delarik. Mugaketa, itsas-lurreko jahetzapean egonez gero, dagokion Itsasketa-Gudaritzako Agintaritzari deia egingo zaio. 2.- Ondare eta Akurapen-Artezkariak, arrazoi eta guztizko erabakiz, zehaztapidetza bakoitzeko Arduralaritzakoez besteko norbanakoek horrela eskatzen ba dute, beste norbanako edo erakundeentzako deia egin ahal izango du. 3.- Atal honek aipatzen duen deia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta mugaketaren gai den funtsari dagokion Kondaira-Lurraldekoan argitaratuko diren iragarpenen bidez egingo da, eta gainera, aurreko bi atalek aipatzen dituzren norbanako edo erakunde bakoitzari jakinaraziz, guzti hori, mugaketak hasi behar duen egunetik hasi eta hogei lanegun aurretik gutxienez. 4.- Epe horrek dirauen artean, zehaztapidetza agerian egongo da, Ondare eta Akurapen-Atezkaritzan. Mugatu nahi den funtsaren gertuen dagoen eragindako Zerbitzuko Ordezkaritzari zehaztapidetza osatzen duten ekintza edo izapideak dituen aldaki bat bidaliko zaio eta toki bi horietan mugaketa egiteko deia egindako norbanako edo erakundeek eta bai horretan legezko zudua duen edozeinek ere beren edukia ezagutu eta legezko zudu horrekiko jazarpenak idatziz eta bai jazarpen horien oinarri diren agiri-paperak ere aukeztu ahal izango dituzte. Guzti hori, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzaren aurrean aurkeztu behar izango da, bere aurrean aurkeztu ez izana gertatuz gero. 5.- Zehaztapidetzan, deialdien argitalpena erasota utziko da, Egunkari Ofizialetan egindako iragarpenen egiaztapide eta Udaleko Idazkariaren Egiaztagiaren bidez, manu-agiriaren alderantzian jarriz, horretarako finkatutako tokian erasota utziz, atal honen 3. idazatiak aipatzen duen epearen barruan. 9. Atala.- 1.- Adierazitako egun eta orduan, Arduralaritza-Batzordeak mugaketa egingo du, Ondare-Zerbitzuko Zuzendaria Batzorde horren buru dela eta hala behar izanez gero, Ondare eta Akurapen-Artezkariak izendatu dezan Goi-Mailako Teknikariak ordezkatuko du. Batzordea, artez zudua duten Arduralaritzako ihardutze-sail eta izaikietako ordezkariek eta nolanahi ere, funtsari dagozkion launirudiak egin zituen Zerbitzukoek osatuko dute. Idazkariaren egitekoak Ondare-Zerbitzuko Legelari batek beteko ditu. 2.- Egitasmoango mugaketaren ondorioz beren legezko zuduekiko eraginpean dauden norbanako edo erakundeek eskuhartu ahal izango dute ekintza horretan, nahiz eta horretarako berarizko deirik ez jaso eta berez edo beren ordezkariaren bidez, baina beraiek ez egoteagatik ekintza ez da geldiaraziko. 3.- Ekintzan bertaratutakoek, mugaketan zudua dutela agiri-bidez egiaztatu behar izango dute, zehaztapidetzan onartuta egon ez dadinean. Beste baten ordez bertaratutakoek, Arduralaritza-Bideari buruzko Legean ohartemandako moduetariko edozeinetan zuritu behar izango dute ere beren ordezkotza. Batzordeak, bertaratutakoek ekintzan eskuhartzeko duten legezkotasunari buruzko eritzia emango du, baina bere eritziak azken erabakia baldintzapetu eta aurretik erabaki egin gabe. 4.- Bertaratutakoek, lurra ezagutzen duen norbait eraman ahal izango dute eta beraiek hautatutako Tekninaki bat. Laguntzaile horiek ekartzeak sortarazitako gastu eta lansariak, hautatu dituen aldeak ordainduko behar izango ditu. 10. Atala.- 1.- Mugaketa, edozein zio dela, has dadin egunean bertan hukatu ezin izatea gertatuz gero, Arduralaritzako ordezkariek, ekintza berberean jarraitzeko hurrengo lanegun bat finkatuko dute. 2.- Mugaketa egiteratzean, Idazkariak Agiri bat egingo du eta bertan, honako zernolako hauek laburki adieraziko dira: a).- Mugaketa egiten den egun eta tokia, eta hasi deneko ordua. b).- Ekintzan bertaratutakoak, eta ordezkoak izanez gero, noren ordezkoak diren erasota utzi behar izango d a. c).- Araudi honen bederatzigarren atalaren 3. idazatiak aipatzen dituen agiri-paperak edo zuriztagiriak aztertu izatearen ondorioa. eta Arduralaritza-Batzordeak horiei buruz emandako erizpena. d).- Mugatu nahi den mugiezinaren sakondu gabeko zehaztapena, bertan, funtsa mugatzen duten perimetrolerroak beti erasota utziz, Jeografiazko norabidea, hartutako gidatze-puntuak, eta horien artean dauden metrobitarteak, eta bai aldameneko funtsa guztien eta bakoitzaren jabeen izenak ere. e).- Gertatutako gora-beheren laburpena, eta bai ekintzan bertaratutakoen adierazpenak ere. Bertaratutakoek, Agiri horretan bertan idatzizko jazarpenak eta agiri-paperak aurkeztu ahal izango dituzte, berari erantsiko zaizkionak. 2.- Mugaketa jarraitreko adierazteko eguna eta ordua, hala badagokio. 3.- Agiria bertaratutako guztiek izenpetuko dute. Horietariko batek ez izenpetzea gertatuz gero, Idazkariak horren zioa adieraziko du, azkenik, agiriaren eduki osoa sendetsiz. 4.- Aurreko idazatian finkatutako moduan Agiria izenpetzearen bidez, mugaketaren ekintzak agian jarraitzeko doakienei arauzko deia egin zaiela ulertuko da, zortzigarren atalean ohartemandako moduan dei berri bat egiteke. 5.- Mugaketa beste egun batetan edo batzutan jarraitzeko, 9. atalean eta honetan araupetutakoa izango da erabilgarri. ll. Atala.- 1.- Mugaketaren-ekintzan egindako neurketen arauera, 7. atalaren 2. idazatian ohartemandako Zerbitzuak, mugaketaren gai den funtsaren neurri-ehineko launirudi bat egingo du eta doakion zerbitzuari bidaliko dio, honek, halaber, bidezko izan daitezen oharrak jarriz, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzari bidaliko dio. 2.- Egindako guztia ikusi ondoren, Ondare-Zerbitzuak, mugaketa onartzeko Erabakiaren eta egin dadin launirudiaren salo bat egingo du, eta 8. atalaren 1. eta 2. idazatiek aipatzen dituzten ihardutze-sail edo norbanakoei eta mugaketa egiteko bertaratutakoei agiri-paper horien aldakia bidaliko die, guztientzako hamabost eguneko epearen barruan, beren zuduari begira bidezko eritzitakoa adierazi, eta beren jazarpenen oinarri diren agiri-paperak aurkez ditzaten. 12. Atala.- Aurreko atalak aiparzen duen epea bukatu ondoren, eta Ondare-Zerbitzuaren txosten-saloa ikusita, Ondare eta Akurahen-Artezkariak, mugaketaren onartzezko Erabakia hartuko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta aurreko atalean adierazten diren ihardutze-sail eta norbanakoei erabat adieraziko zaiona.III ATALBURUA MUGAKETAREN EGITERAPENA 13. Atala- l.- Mugaketaren onartzezko erabakia arduralaritza-bidean behin-betikoa izan dadinean, a) Ondare-Zerbitzuak, horren egiaztapidea, eta horretarako egindako launirudia, eta bai Baiturari buruzko Legearen 206.ean eta bere Araudiaren 303. eta ondorengo ataletan ohartemandako agiri-paperak ere dagokion Jabego-Erroldeari bidaliko dizkie, bertan erasota utzi eta hala Iradagokio, Erabakian ezarritakoaren aurka doazen errolde-idazkunak aldatzeko, erroldeei buruzko legeetan ohartemandakoaren arauera. h) Arduralaritzak aitortutako mugaldeei mugarriak jarriko zazizkio. Horretarako, Araudi honen 8. atalaren 1 era 3 idazatietan ohartemandako moduetan, eta bietan finkatutako bideak erabiliz eta epearen barruan, 11. atalean ohartemandako ihardutze-Sail, erakunde, eta norbanakoei deia egingo zaie, mugarriak jartzeko ekintzan bertara daitezen. 2.- Mugarriketa, Araudi honen 9. eta 10. ataletan ezarritakoa erabiliz egingo da. 3.- Mugarriketari, dagokion saloa eta hori zehaztu dadineko launirudia egin ondoren, arduralaritzazko onarpena emango zaio, Ondare eta Akurapen-Artezkariaren erabakiz, eta hau, mugaketarena jakinarazi zitzaien norbanako eta erakundeei horren herri emango zaiela. IV ATALBURUA GORADEIAK 14. Atala.- I.- Dekreto honetan ohartemandakoaren babespean ezarritako ekintzapide edo hartutako erabakien ondorioz beren legezko zuduei begira kaltedun ateratzen direla uste dezaten Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaz kanpoko norbanako edo erakundeek, gora jotzeko eskea egin ahal izango dute, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailburuaren aurrean, Araudi honen 6. atalean, 12. atalean eta 13. atalaren 3. idazatian oharteman eta Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak hartu beharreko erabakien aurka ukatzezko erabakiak izanez gero. 2.- Aipatutako gora-jotzearen indarrez hartuko arduralaritza-erabakiak, honako hauetan jarriz ahal izango dira: a).- Arduralaritza-Auzipidetik, jarraitu den bidearen ondoriozko akatsei dagozkienetan. b).- Herri-Epailaritzaren bidez, zehaztapidetzaren beste edonolako alderdiei dagozkienetan. 3.- Ondare eta Akurapen-Artezkaritzaren eta Arduralaritzazko beste zerbitzuen artean gerta litezkeen bat ez etortzeak, Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Euskadiko Ondareari buruzko Uztailaren 27ko 14/ 1983 Legearen 30. atalean ezarritakoaron arauera. 15. Atala.- 1.- Mugaketa-zehaztapidetza hastea erabaki dadin unetik bertatik, zehaztapidetzaren gai den funtsaren eukitze edo jabego-egoerari buruzko erabakia, artez edo zeharka hartzea xede izan dezaten edonolako epailaritza-bidez hasiaraztea ezin izango da onartu. 2.- Araudi honek aipatzen dituen alorretan, Arduralaritzaren aurkako epailaritza-manurik ere ez da onartuko, bertan finkatzen diren arauei jarraitu dakienean. 3.- Arduralaritzak, bere ogasunean mugaketa edo mugarriketarako zehaztapidetzek jarraitu beharreko bideak geldiarazi edo indargabetzeko xedez egindako ezein jazarpen edo goradeirik ez du onartuko, Araudi honetan eta erabilgarri den gainontzeko araupidetzan berariz ohartematen direnetan salbu.V ATALBURUA BESTE ARAU BATZUK 16. Atala.- 1.- Jakineko Zerbitzu bati atxikita ez dauden Euskadiko Ondarearen ogasun mugiezinei begira, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak, dagokion Zerbitzuari atxikita egonez gero izango lituzkeen agintepide eta egiteko guztiak bereganatzen dituela ulertuko da. 2.- Araudi honek, Arduralaritzako beste zerbitzuei ematen dizkien egitekoak, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak bete ahal izango ditu, Zerbitzu horiek eskuarte rik edo berariz gaitutako lanaririk ez izateagatik aholkugarri egin dadinean. 17. Atala.- Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak, arrazoi eta guztizko Erabakiz, Araudi honetan finkatutako arauak jakineko ogasunen mugaketan bil daitezen berarizko zernolakoei egokitu ahal izango dizkie, Araudi honetan ohartemandakoei begira, Arduralaritzaren eta zehaztapidetzak hartzen dituen norbanako edo erakundeen eskubideen bermeak inoiz ere murriztu gabe. 18. Atala-Lurralde-Antolaketa eta Garraioko eta Ekonomia eta Herriogasuneko Sailburuen bateango aginduz, Araudi honetan ohartemandako launirudiak sendesteko beharrezko teknika-zehaztasunak finkatuko dira.