Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 22ko 169/1986 DEKRETOA, Ekonomia eta Herriogasun Sailaren Egitura Organikoari buruzko Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretoa aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 1784
  • Xedapen-zk.: 169
  • Xedapen-data: 1986/07/22
  • Argitaratze-data: 1986/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

1970.eko Apirilaren 4eko Ehiza Legean agindutakoa betez eta bera erabiltzeko 1971.eko Martxoaren 25eko Arautegian, hurrenez-hurren 23. eta 25. artikuluetan, ehizarako probetxamendua duten motak ehizatzeko baimendutako aldiak mugatzea beharrezko gertatzen da, 1986-87 kanpainan zehar ehizagai horiek babesteko eta hobetzeko, eta E.H.A.E.-an behar baino gutxiago babestuak edo buru gutxi dituztenen ehiza bedatzeko, eta babestutako motei buruzko Abenduaren 30eko 3.181/1980 Dekratua, 1981.eko Martxoaren 6ko B.O.E., erabat asumitzeko. Hori horrela, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ehizako Lurralde Kontseiluak entzunda, gai honetan agintzak dituzten Foru Departamentuen proposamenez eta beren Lurralde Historikoen ehiza probetxamenduan, bereak diren agintepideak betetzean, egon daitezkeen beste lege-neurrien kaltetan izan gabe, Eusko JaurlaritzalCo Nekazaritza eta Arrantzu Sail honek honako hau erabaki du: 1. Artikulua.- Ehizarako gai diren egunak.- Datorren tenporadako ehizarako gai diren egunak, aipatutako egunak barne direla, honako hauek izango dira, zehaztuko diren salbuespenak salbu: Euskal Herriko Auconomia Elkarteko Lurraldea 1.1 Ehiza txikia orokorki.- Urriko bigarren igandetik Otsaileko lehenengo igandea arte. Ondorengo apartaduetan izendatzen diren motez gain, ehiza txikiaren sail honetan honako hauek sartzen dira: Mendi Untxia (Oryctolagus cuniculis), Eperra (Alectoris Rufa), Eper grisa (Perdix perdix), Faisaia (Phasianus colchieus), Txoloma (Columba oenas), Haitz-usoa (Columba livia), Zozo arrunta (Turdus merula), Araba zozo pikarta (Sturnus vulgaris), Araba zozo beltza (Sturnus unicolor), Birigarro arrunta (Turdus philomelus), Birigarroa (Turdus pilaris), eirigarro hegogorria (Turdus iliacus), Garraztarroa (Turdus viscivorus), Eskinosoa IGarrulus glandarius). 1.2 Erbia (Lepus capensis.- Urriaren bigarren igandetik Urtarrilaren lehenengorart 1.3 Oilagorra (Scolapax rusticola).- Urriaren bigarren igandetik Otsailaren bigarren iganderarte, txori hau ehizategietan ehizatzea galerazia dagoelarik aipatutako epealdi guzti horretan. 1.4 Uretako egaztiak: Urriaren bigarren igandetik otsailaren lehenengo igandea arte, eguzkiaren irteera baino urdubete lehenagotik eguzkia sartu eta ordubete geroago arte horiek ehizatzea baimendurik dagoela, ordu horiek egunaren hasteen eta bukaeren almanaketik hartzen direla. Halaber, ehiza hori edozein motatako untzitik egitea debekaturik dago. Egazti sail honcn barruan, ehiza baimendua duten motak honako hauek dira: Ahateak: Antzare arrunta (Anser. anser), Basa antzarra (Anser fabalis), Basahatea (Anas platyrhinchos), lpar-ahatea (Anas strepera), Ahate silboia (Anas penelopel, Buzten-ahatea (Anas acuta), Ahate kutxarea (Anas clypeata), Xarxeta arrunta (Anas crecca), uda-xarxeta (Anas querquedula), Murgilari arrunta (Aythya ferina), Motto-murgilaria (Aythya fuligula). «Ralidas» moctako hegaztiak: Kopetazuri arrunta (Fulica atra), Uroillo arrunta (Gallinula chloropus). «Limicolasn moetako hegaztiak: Egabera (Vanella vanellus), Oillagor arrunta (Gallinago gallinago), Oillagor txikia (Lymnocryptes minimus), Txirri frankolin arrunta (Pluvialis apricaria). 1.5 Galeperra (Coturnix coturnix), Usapala (Streptopelia turtur), Pagausoa (Columba palumbus). Orokorki modura ehizi txikiarentzat jarritako aldi bera gehi Agindu honen 2. artikuluan agindutakoari atxikiz jartzen den beda erdiaren aldia. 1.6 Pasaiako usoak eta birigarroa betidaniko pasabideetan.- Iraileko azken igandetik Azaroko azken iganderarte, egunen mugapenik gabe. Ehizarako postuak, nahiz bakarkakoak nahiz lerrokakoak, finkoak izango dira eta mendi kateen gailurretan edo lepaken goialdeetan jarrita egon behar dute, batatik besterako eskopetak debekaturik gelditzen direla eta postuetacik kanpo, enfundatu gabeko eskopetaz, ibiltzea debekaturik dagoela. Indarrean dagoen Ehiza Arautegiaren 17.8 eta 25.1 artikuluetan agindutakoaren arauera, postu horien kokapena, bai ehiza-erregimen bereziaren pean dauden lurretan bai eta guztien probetxamendurakoetan ere, beroien tarteko alde txikiena eta horiek erabiltzeko eskubideak ere, gatazkak eta gehiegizko probetxamenduak ebitatzeko, Lurralde Historiko bakoitzeko ahalmena duten Zerbitzu ezberdinek eratutako egitasmo edo arautegi bati egokitu beharko dira. Halaber, pasaiako usoa eta Birigarroa ehizatu daitezke itzultzerakoan, lehen aipatutako baldintza berdinetan eta Lurralde Historiko bakoitzak behar bezala zehaztu ditzan toki eta egunetan. 1.7 Ehiza haundia: Basurdea (Sus scrofa).- Urriaren bigarren igandetik Urtarrilaren bigarren iganderarte. Ehizarako errejimen orokorra duten lurretan, mota hau ehizatzea honako arau hauei lotuz gauzatuko da: 1.7.1 Hori interesatzen zaienek, ehiza egin nahi deneko ehizaleku hori kokaturik dagoeneko Udalei edo Administraziofuntei idatziz eskatu beharko diete baimena, astebete lehenagotik eta eske-idazkian, ehizaketan parte hartuko dutenen izendeitura, N.A.N.-a eta egoitza aurkeztu beharko dituzte. 1.7.2 Udal horretako Alkateak edo Administrazio funtako Lehendakariak, egokien iruditzen zaion bidez, ehizaketarako eskaeraren berri emango dio dagokion Zerbitzuari. 1.7.3. Zerbitzuak, komunikapena hartu ondoren, batidari baimena eman diezaioke, baimen horren berri, hori dagokion Udalari jakinerazi behar diola. 1.7.4. Batida bakoitzean, gutxienez Guarda Forestal batek egon beharko du. 1.7.5. Gehienez bederatzi ehiztarik ahal izango du parte hartu batidan eta ezingo da eraman hamabost zakur baino gehiago. 1.7.6. Ehiza gauzatzetik sor daitezen infrakzio edo kalteei, eske egile guztiek erantzungo diete. 1.7.7. Erregimen bereziaren pean dauden ehiza-lurretan, dagokion ehiza-egitasmoan adierazitakoaren arauera zuzenduko da basurdea ehizatzea. 1.7.8. Bere umeekin batera doan emea ehizatzeko baimenik ez dago ez eta raiadun basurdekumea ere. 1.8 Ugazdun harrapariak-Azaria (Vulpes vulpes) eta Erbinudea (Mustela nivalis), Urriko bigarren igandetik Otsaileko lehenengo igandea arte. 2. Artikulua.- Beda Erdia: Ehizarako lur mota guztietan, galeperra, usapala eta usaundia ehizatzeko aldiak, ehiza txikia egiteko orokorki jarrita dagoenez gain, Lurralde Historiko bakoitzeko dagozkien Organuek, Ehizarako Lurralde Kontseiluek proposatuta, finkatutakoa izango da eta muga hauen barruan: 2.1.- Irekitze-data, ez dela Abuztuaren 17a baino lehenago izango ezta bukaera-data Irailaren 28a baino beranduago izango. 3. Artikulua.- Faunaren babesa orohar.- Honako honen bidez ehizatzea debekatzen da: 3.1. Airez edo konprimidutako bestelako gasez eragindako armez. 3.2. 22ko kalibreko perkusio anularreko riflez. 3.3. Postaz; 2,5 gramo baino gutxiago pisatzen duten jaurtikigaiak hartuko dira postatzat. Orobat, ehizatzen den bitartean horiek alboan izatea ere debekatzen da. 3.4. Animalien soinuekin grabatutako zinta magnetofonikozko erreklamoz. 3.5. Ehiza handia egiten denean, perdigoidun kartutxoez, hau da, 2,5 gramo baino gutxiago pisatzen duten jaurtikigaiez. Modalidade hau balaz baizik ez da praktikatuko. 3.6. Sare japoniarrez (sare ikusiezinak), hegazti mota guztientzat, eraztunak jartzeko ez baldin bada, horretarako, sare tnota horiek erabiltzen dituenak zientzi helburuetarako harrapaketarako beharrezko baimena eduki beharko duela, dagokion Zerbitzuak emana. 4. Artikulua.- «Fringilidas embericidas» moetako hegaztiak bizirik harrapatzea.- Ondoren aipatzen diren «Fringilidas» moetako harrak harrapatzea baimentzen da: Txirriskil arrunta (Serinus serinus), Txorrua (Carduelis chloris), Tarina (Carduelis spinus), Karnaba (Carduelis carduelis) eta Txoka (Acanthis cannabina); eta honako «embiricidas» moetako hauek: Gari-berdantza (Miliaria calandra), aurrez aipatutako moetetatik hamar harrapa daitezke gehienez eguneko, aurtengo Irailaren lehenengotik Abenduaren 31 bitartean, biak barne; dena dela ere, epealdi horretan zehar, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan harrapa daitezke hegazti horiek, honako arau hauei men eginez: 4.1. Federatutako Txorizale-Elkartekideak eta Ornitologi-Elkartekideak bakarrik izan ahalko dira baimenduak. 4.2. Baimen hau, funtsaren jabearen baimenaz apartekoa da. 4.5. Eguneko kupoa bete ondoren, kendu egin beharko dira erreklamoak, espartoak eta sareen tiranteak. 4.4. Erabat debekatuta dago hegaztirik hiltzea eta emeak harrapatzea. 4.5. Etneak harrapatu bezain laister libre utzi beharko dira. Baimendutako espezietaz aparte nahi gabe harrapatzen diren bestelako hegaztiak ere berehala utzi beharko dira libre. 4.6. 1987.eko Urtarrilaren 15a baino lehenago, baimen honen jabeak baimen hori aurkeztu beharko du dagokion Zerbitzuaren aurrean, atzekaldean txosten bat idatzita daramala; txosten horretan, kanpainaren ondorioak jasoko dira, ehiza-egun efektiboen kopurua, espezie bakoitzeko harrapatutako hegazti kopurua eta libre utzitako eme kopurua zehaztuz. 4.7. Baimen hau erreklamoen garraiorako gida-gisa balioko du. Sareek, arauzko prezintoa eduki beharko dute. 4.8. Arte debekatutzac jotzen dira liga eta muntaia bertikaleko sare japoniarrak (sare ikusiezinak). 5. Artikulua.- Nekazaritza, Abelazkuntza eta Mendietarako ka.ltegarriak diren espezieak murrizteko neurriak.- Espezie hauek egindako kalteak agertzen direneko lurraldeetan, Lurralde Historiko bakoiczeko Zerbitzu konpetenteek, espezie horien kontrolerako prozedurarik egokiena baimendu ahalko dute. 6. Artikulua.- Babestutako espezieak.- Abenduko 30eko 3181/1980 Errege Dekretoan jarritakoaren arauera, 1981.eko Martxoaren 6ko B.O.E., esandako dekreto horren eraskinean agertzen diren espezieak ehizatu, harrapatu, trafikatu, salerosi, naturalizacu eta exportatzea debekatuta dago. 7. Artikulua.- Debeku bereziak.- Honako espezie hauek ehizatzea debekatuta dago: Hegaztiak: Zaldun arrunca (Tringa totanus), Kurlinka (Numenius arcata), Kaio iluna (Larus fuscus), Kaio hauskara (Larus argentatus), Antxeta mokogorria (Larus ridibundus), Ahate beltza (Melanitta nigra), Zerroa (Mergus serrator), Atalarra (Burhinus oedicnemus), Ur-oilanda haundia (Rallus acuaticus), Basoilo txikia (Otis tetrax), baita mokotik buztanerarteko luzeera 20 cm-takoa baino laburragoa izan dezaten hegazti guztiak. Ugaztunak: Oreina (Cervus rlaphus), baimendutako kotoetan salbu, Basauntza (Dama dama), Orkatza (Capreolus capreolus), Katagorri arrunta (Scirius vulgaris), Lepahoria (Martes martes), Lepazuria (Martes foina), Ipurtatsa (Mustela putorius), Katajineta (Genetta genetta), Azkunarra (Meles meles), Muxar grisa (Glis glis) eta Soro-muxarra (Eliomys quercinus). 8. Artikulua.- Beste debekuak.- Euskal Herriko Autonomia Elkartean reklamoaren bidez egindako eper-ehiza debekaturik dago. 9. Artikulua.- Osagarrizko neurriak. Animalien bizitzarako eta nekazal lanak egiteko dakarten lanea kontutan hartuta, erabilitako kartutxo-azalak botatzea debekaturik dago. 10. Artikulua.- Kasurako neurriak: Ehiza moten iraupenerako erabat kaltegarriak diren klimazko, biologiazko edo beste edozeinezko zirkustantziak direla eta Autonomia Elkarteko, Lurralde Historiko bateko edo Eskualde bateko ehiza-ogasunari egin dakiokeen kalteei aurrea hartxeko, Sail honek edo Lurralde Historiko bakoitzeko dagokion Zerbitzuak, Heizarako Lurralde Kontseiluek diotena entzun ondoren, mota horietako batzuren edo guztien ehizaldiak aldatzeko ahalmena beregan gordetzen du, neurri babesgarri hori, bai guztien probetxurako diren ehiza lurrei bai eta ehiza errejimen bereziari atxikitakoei ere ezarri dakiekela. 11. Artikulua.- Gomendioak: Beren agintepean dauden ajenteen arduraei lagundu diezaiotela gomendatzen zaie Agintari guztiei, Agindu honetan agintzen den guztia ahalik eta hebekien zaindu eta bete dezaten. Halaber, aholku bera ematen zaie Ehiztari Elkarteei. 12. Artikulua.- Arau-hauspenak.- Agindu honetan jarritako ehiza-alditik kanpo ehiza egitea, geben-aldian ehiza egitea bezala izango da, beraz, Ehiza-Araudiko 48.1.18 Atalean jarritako administrazio-hauspen larritzat joko da. 13. Artikulua.- Lurralde-mailako ehizi-mugaketak eta salbuespenak: Araba 1.- Ostegunetan, igandeetan eta jaiegunetan baino ez da ehizarik egingo agizko ustiaketarako eta ehizi-ogasuneko lurretan, baina Arezeniaga, Okendo, Laudio, Aiala, Amurrio eta Aramaioko udal-mugarteetan ezik, horietan ehize-aldiko ezein egunetan egin ahal izango da. 2.- Ullibarri-Gamboa izeneko urtegian erabat debekatuta dago ezein ehizi-moeta harrapatzea. 3.- Legutioko urtegian gehienez bi ur-egazti hartu ahal izango dira, ehizlari bakoitzeko eta eguneko. 4.- Pasako usoak edo birigarroa (kontrapasa) ehizatzeko aldia Otsailaren lehenego igandean hasi eta Martxoaren hirugarren igandean bukatuko da, bi egunok barne direla. Aldi horretan kontrapasarako baimena ematen da hegoalderako, hots: Bastida-Urizaharra errepideen artean, Urizaharra-Lagran errepideen artean, Lagran-Bajuri-Oberurin, Obekuri-Bernedon, Bernedo-Kintanan, Kintana-Kanpetzuko San Romanen, Kanpetzuko San Roman-San Justin (Izkiz Menditik), San Justi-Kapitanin, Azazeta Mendatean, San Bitorren, Ullibarri jauregin, Gereñun, Iturrieta Mendietan, Opakua Mendatean, eta Legunben bukatzen da. 5.- Ekintza honek dirauen artean, debekatuta gelditzen da pardilla izeneko eperrak hartzea Arabako Kondaira-Lurralde osoan. 6.- Erbiak ere bedapean jarraitzen du Arabako Errioxako eskualde osoan. 7.- Basurdea ehizatzea debekatuta dago Gorbea mendian eta bere inguruetan. 8.- Oreinari dagokionez, espezie horren ehiza onartzen da Vl-20.013, VI-20.015, VI-10.080, Vl-10.091 kotoetan ezarrita dauden kupoak eta Lehen Sektoreko Sailak finka ditzan baldiutzak betez. 9.- Erregimen zinegetiko berreziko lurretan dauden geldi-tokietan, Uso handia postu finkoetatik ehizatu ahalko da zinbelen laguntzaz. 10.- Beda Erdia.- Beda Erdian dauden espezietarako ehizaldia, Arabako Lurralcte Historikorako, Abuztuko 24tik Irailaren 21era bitartekoa izango da, biak barne, Arabako Errioxan izan ezik, non ehizaldi heri Abuztuko 17tik 31era bitartekoa, biak barne, izango bait da alde bietan, ehiza onartuta dagoela ostegun, larunbat eta jaiegunetan, egun horiek alda daitezkeela uztaldien egoeraren arauera. Gipuzkoa 1.-- Untzia ehizatzeko aldia, Urriaren bigarren igandetik Urtarrilaren 1.era bitartekoa izango da. 2.- Pase-usoa, birigarraa eta hegabera, Otsailaren lehen igandetik Martxoaren azken igandera arte ehizatu ahalko dira, kastaldean eta Lurraldearen iparraldean dauden ohizko pase-tokietako baimendutako postu trinknetatik, horien zerrenda garaiz argitaratuka dela. 3.- Bidasaaren ibaiahoa: Irungo eta Hondarribiako udal mugarteetako Bidasoaren ibaiahoko alde bustietan ehizatzea debekatuta dago (Hendaizubieta, Bidasoako irlak, Plaiaundi, Sanciago Auzoko alde bustia, aireportu aldea, Kosta Auzoa, Jaizubiako Tontor eta Arana) Natura Kontserbatzeko Zerbitzuan planoetan akotaturik daudela alde horiek. 4.- Debeku-aldi erdia.- Honako hau izango da debeku-aldiaren epe-aldia: Galeper, Usapala eta Pagausoak ehiztatzeko. Abuztuaren azken igandetik Irailaren azken iganderarte. Bizkaia 1.- Mundaka-Gernika Ibaia.- Mundaka-Gernika Ibaian edozein moetako ehiza egitea debekatuta gelditzen da, honako muga hauek dituelarik: iparraldetik, Kantauri-Itsasoa; ekialdetik, Gernikatik Lagako hondartzarainoko errepidetik aipatutako hondartzaraino; hegoaldetik, Gernikako hiria eta .mendebaldetik, Bermeotik Gernikarako errepidea, 46. km.- raino. 3.- Paseko usoa eta birigarroa, Otsailaren hirugarren igandetik Martxoaren azken iganderarte ehizatu ahal izangu dira, kontrapase-aldian eta agizko pase-tokietan, baina, honako errepide hauek osatzen duten lerro baten Iparraldean egon eta dagokion idazatian adierazitako zernolakoak dituzten toki finkoetan bakarrik: 634-E Bilbo - Santander. Eskualdekoak: Bilbo - Santo Domingo - Derio - Mungia - Fruiz - Morga - Muxika - Gernika - Munitibae - Ieuzubieta - Markina - Etxeberria Elgoibarreruntz. 4.- Basurdea, ehizaldiko igandetan bakareik ehiztatu ahal izango da. 5.- Birigarroa eta zozoa, ehizaldiko larunbata, igande eta jai-egunetan bakarrik ehizatu ahal izango dira. 6.- Beda Erdia.- Ehizaldia, Bizkaian, Abuztuaren 31tik lrailaren 21erarte izango da. 14. Artikulua.- Agindu honetan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko manu guztiak indargabetuta gelditzen dira. Gasteizen, 1986.eko Uztailak 21. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretoz Ekonomia eta Herriogasun Sailaren Egitura Organikoa onartu zen. Horren 32. Atalean Plangintzarako Zuzendaritzaren konpetentziak finkatzen dira eta 33 Atalean Ekonomia Azterlan eta Egoerarako Artezkaritzaren konpetentziak; zerbitzuaren eraginkortasun eta arrazianalizaketa arra zoiak direla eta, Plangintzarako Zuzendaritzari dagozkion konpetentziak Ekonomia Azterlan eta Egoerarako Artezkaritzari ematea komeni da. Aurrekoaren arauera, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritza Kontseiluak 1986.eko Uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT:I. Atala: Plangintzarako Zuzendaritza deuseztatu egiten da, beraren konpetentziak, Ekonomia eta Herriogasun Sailaren Ekonomia Azterlan eta Egoerarako Artezkaritzari ematen zaizkiola; azken honek, indarrean sar dadin egunetik aurrera, Plangintza, Ekonomia Azterlan eta Egoerarako Artezkaritza izena izango du. 2. Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Uztailak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun Sailburua, FERNANADO SPAGNOLO DE LA TORRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.