Arautegia
InprimatuLurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren Jorrailaren 13ko 77/82 DEKRETOA, herri-suztapenezko etxebizitzak emateari buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolaketa eta Herrilanak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 500
- Xedapen-zk.: 77
- Xedapen-data: 1982/04/13
- Argitaratze-data: 1982/04/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Eusko Jaurlaritzaren Abenduaren 30eko 141/1981 Dekretoz Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak etxebizitzen, eraikintzen eta arteondarearen alorretan eskuetaratutako zerbitzuak beretzakotu izanak, herri-zuztapenezko etxebizitzak emateko indarrean dauden arauak egokitzea beharrezko egiten du, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugarterako erakuntza eta ihardutze-jaurpide berri batzuk jarriaz. Orain indarrean jartzen den erapidetzak, herritar guztiek etxebizitza duin eta egoki bat izateko duten eskubidea egiteratzeko Konstituzioak aitortzen dien berditasunarekiko berarizko menpetasunez, Udalek eskuhartzeari ahal dedin indarrik haundiena eman eta, bidebatez, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren agiango ekintzapideei bideak jartzeko eta hoiek elkarri egokitzeko oinarriak argi eta zehazki jartzea du xede. Horregatik, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuaren saloz, Eusko Jaurlaritzaren Batzar Osoak 1982garreneko Jorrailaren 13an egindako bilkuran aztertu eta ontzat eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-Bat. Herri-suztapenezko etxebizitzak Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugartean emateko modua Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuak hartu eta honako hauek zehazten dituen Erabakiaz hasten da: a) Herri-suztapena bakoitzean zein Udaleri edo Udalei dagokien; hoiek, bertan bizi direnek etxebizitza bat eskatu dezaketeneko udal-mugarteak direla ulertuko da. b) Eman daitezkeen etxebizitzen zenbatekoa, eta hoiek doazkienak Udal bat baino gehiago izatea gertatuz gero etxebizitzak Udalen artean banatzeko era eta baita, hala behar izanez gero, eman gabe gelditu daitezkeenak osatzeko hori doakientzat jo behar diren Udalen zehaztapena ere. c) Etxebizitzak emateko jaurpide-moduak; jabetasunez edo alogeran eman ahal izango dira. d) Eskeak egiteko epea, hiru hilabetetik gorakoa inola ezin izan daitekeela. Bi. Zehaztapideei ekiteko erabakia Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzari jakinaraziko zaio, eta bai dagokion Udalari ere, Udaletxeko iragarki-oholtzan jarri eta Udalbatzarrak bere mugarterako egoki eritzitako zabalkunde-bide guztiak egin ditzan. Jakinarazte hori, nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta bai doakion edo doakion hirian edo hiritan gehien irakurri daitezen egunkarietako baten ere. Bigarren Atala.-Bat. Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzari dagokio herri-suztapenezko etxebizitzentzako hartzailegaiak hautatzea eta izendatzea. Bi. Hautatze eta izendatze hoiek etxebizitzak egiten edo bakatuta egon daitezenean egingo dira. Hirugarren Atala.-Bat. Eske-idazkiak, erabaki hau egiteratzerakoan zehaztu dedinaren arauera etxebizitzak bertan daudelako nahiz suztapenean ajoladun izan daitezen Udal direlako eske-egileak bere egoitza bertan jarri dezaneko Udalari aurkeztuko zaizkio, jarritako epearen barruan. Udalek, eske-idazkitan esaten diren zernolakoen egiari buruzko garbitasun guztiak egin ondoren, garaiz eta behar bezala aurkeztutakoei dagozkien puntoak eman, eta erabilgarri diren balio-taulen eta zuzenketa-biderkarien arauerako punto-hurrenkeraz hautatutakoen behin-behingo zerrenda bat egingo dute. Balio-taulak eta zuzenketa-bidekariek bidezkotasuna eta berdintasuna izango dituzte oinarri nolanahi ere etxebizitzarik eza, familiako urte-irabazien apala eta familiaren ekonomiari zama nabarmena dakarkioten familia-zernolakoak egiaztatu ditzatenei lehenengotasuna emanaz. Bi. Hautatutakoen behin-behingo zerrenda hori egin ondoren iragarki-oholtzan jarriko da, eta hamabost eguneko epearen barruan horren aurkako zuzenketa-eskeak aurkeztu ahal izango dira. Behin-behingo zerrenda eta hartutako zuzenketa-eskeak, Udalaren hoiekiko erizpenarekin batean, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzara bidaliko dira. Hautatutakoen behin-behingo zerrendaren aurkako zuzenketa-eskeak Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkariak erabakiko ditu, inolako goradeirik egiteriz ez dagoela. Hiru. Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzak, hautatutakoen heuren eta hoien familien zernolakoak kontutan izanik, etxebizitza bakoitza legez jarritako baldintzak bete ditzaten eske-egileei izendatu eta hartzailegaien behin-betiko zerrenda egingo du, eta bai etxebizitzarik lortu ez duten eske-egileena ere. Bi zerrendok doazkien Udalei bidaliko zaizkie, hilabatean bero iragarki-oholtzan agirian euki ditzaten, hori egin izana Kondaira-Lurraldean hedapen haundiena duten eginkarietako baten argitaratuz. Lau. Aurreko Atalean esandako zerrenda hoietako baten egon daitezenek, herriargipideketa-aldia bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan etxebizitza-hartzailegaien behin-behingo zerrendari aurka egin ahal izango diote, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuaren aurrean; horren erabakiak direla eta ezingo da arduralaritza-bidetikako inolako goradeirik egin. Bost. Arduralaritza-bidean sendetsita gelditu ondoren, hartzailegaien behin-behingo zerrenda Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzari bidaliko. zaio, Dekreto honetan agintzen denez etxebizitza ematea legez sendetsi dezan. Etxebizitzarik eman ez zaienen zerrenda, lehenengoan hautatutakoak atzera egitea edo etxebizitza hartzeko eskubidea gaItzea gertatuz gerorako goait-zerrendatzat joko da. Goait-zerrenda horren balio-aldia arau hau egitaratu dezan erabakian zehaztuko da, eta doakion edo doakien Udalean edo Udaletan hutsik gelditu daitekeen ezein herri-suztapenezko etxebizitza eman dakien ere balioko du, eta bai geroango etxebizitza-izendapenetarako eske-egile izateko ere, horren balioa Dekreto honen bigarren Atalean esaten den taularen bidez neurtzen dela. Goait-zerrendan dauden eskeen balio-aldia nahi hainbat luzatu ahal izango da, bertango xehapenak aldian-aldian uneangotu daitezenaren baldintzapean. Laugarren Atala.-Bat. Izendatutako etxebizitzak oraindik egiten egon daitezenean Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzak hori erasota, agertu dedineko arduralaritza-mailako jabetasun-agiria emango die hartzailegaiei hoiek, une horretan, gaudimenetarako edo bermetarako Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak suztapen eta etxebizitza-moeta bakoitzerako jarri ditzari diruzenbatekoak ordaintzen dituztela. Etxebizitza saldu egiten bazaie, dagokien salmenta-itunea izenpetzerakoan egin beharreko lehen-ordainketarako balioko du. Bi. Salmenta edo alogera-ituneak, bakoitzean dagokionaren arauera, etxebizitza bukatunondoren egingo dira. Etxebizitzaren jabe egitezkoa izan dedinean, horretzazko itunea eskribauaren salmenta-agiriaren bidez egin ahal izango da artez. Hiru. Itune hoien eragite-indarra, giltzak eman eta gehienezko hilabeteko epearen barruan etxebizitzaz benetan baliatzearen baldintzapena geldituko da. Epe horrek dirauen artean Autonomia-Arduralaritzak herri-legezko jabetasunari eutsi egingo dio eta, gainera, indarrean dauden legeek herri-suztapenezko etxebizitzei buruz ohartematen dituzten neurriez ezezik, Legeek berariz aitortu diezazkioten eskubideez ere baliatu ahal izango du. Lau. Esandako epearen barruan bertan bizi izatera joan ez eta hoiek ematea sendetsi gabe gelditutako etxebizitzak, goait-zerrendan daudenei emango zaizkie. Bost. Gerotango prezio-zatia ordainduko dela bermatzeko, saldutako etxebizitza bahituran utzi, edo gerotango ordainketetakoren bat hitzartutako epemuga-egunean ez ordaintzea gertatuz gero salmenta-itunea baliogabetu egiten denaren baldintza jarriko da, erakunde suztatzaileak hautatu dezanaren arauera. Bosgarren Atala.-Herri-suztapenezko etxebizitzak ematea, hoien bidez erantzuteko beharraren berarizkotasuna dela eta Jaurlaritza-Batzarrak hori adierazi dezanean Dekreto honen erabiltze-eremutik kanpo geldituko da. BEHIN-BEHINGO ERABAKIAK Lehenengoa.-Dekreto hau indarrean jarri baino lehen hasitako herrisuztapenezko etxebizitzak emateko zehaztapidetza guztietan egiteko egon daitezen bideak Dekreto honetan agindutako modutan egingo dira. Bigarrena.-Erresumaren edo Autonomia-Erakundeen jabetzapeko izan eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratutako etxebizitzak emateko era Dekreto honetan jarri dedina izango da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Bere agintepideen eremuan erabaki hau egiteratzeko arauak eman ditzaneko eskua ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuari. Bigarrena.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: Otsailaren 14ko 16/1983 DEKRETOA, herri-suztapenezko etxebizitzen alorrean, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurraldeetako Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkariei ahalmenak emanez.
- Indargabetutakoa: Abuztuaren 14eko 186/1986 DEKRETUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Administrazioarenak diren Herri-Suztapenezko Etxebizitzak izendatzeko moduari eta horien prezio eta ordaintze-baldintzei buruzkoa.
- Ikus: Abenduaren 30eko 141/1981 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak, Arkitektura, Eraikintza eta Etxebizitzazko Ondarearen alorreango aginteak eskuratzeaz hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanez.
- Ikus: Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1986.eko Irailaren 25eko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak diren Herri-Suztapenezko Etxebizitzak izendatzeari buruzko 1986.eko Abuztuaren 14eko 186/1986 Dekretoa garatzezkoa.
- Ikus: Apirilaren 12ko 90/1988 DEKRETUA, Babes Ofizialpeko eta Sustapen Publikokoak izan eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak diren Etxebizitzei buruzkoa.
- Garatutakoa: Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren Maiatzaren 31ko 6/1982 AGINDUA, herri-suztapenezko etxebizitzak ema- teari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoa eginbideratuz.