Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren Maiatzaren 31ko 6/1982 AGINDUA, herri-suztapenezko etxebizitzak ema- teari buruzko Eusko Jaurlaritzaren Jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoa eginbideratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 920
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 1982/05/31
  • Argitaratze-data: 1982/06/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Eusko Jaurlaritzaren Jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoak, hoien jabegoa Autonomia-Elkarteari dagokion etxebizitzekiko hautaketa eta emate-moduak araupetzen zituen, LurraldeAntolaketa eta Herrilan-Sailburuari hori eginbideratzeko beharrezko izan daitezen aruak emateko eskua ematen zaiola. Oraingo Agindu hau, udalek eskuhartzeari ahal den neurrian indarra emanaz eta Lurralde-Antolaketa eta HerrilanSailaren ekintzapideak bideratu eta antolakidetuko dituzten oinarriak argi eta garbi zehaztuz esku-emate hori egiteratzera dator. Hori dela eta, Sail honek honako hauek erabaki ditu: Lehenengo Atala.-1. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak artez nahiz itune-bidez suztatutako etxebizitzak emango zaizkienak aukeratzea eta izendatzea, eraikintza-aldiak diraueno egingo dira. 2. Honako hauetakoren baten baino ezingo dira Herri- suztapenezko etxebizitzak bukatu ondoren eman: a) Etxebizitza hoiek Autonomia-Elkarteak indarrean dauden legeen arauera erositakoak izan daitezenean. b) Etxebizitzak Agindu honen 4garren Atalaren 3garren zatian esaten denez Toki-Erakunderen baten jabetzapera aldatu daitezenean. c) Bigarren eskuraketak edo ondorengoak izan daitezenean. 3. Aukeraketa egin ondoren inork eskatu ez dituelako edo eskatu dituztenek horretarako jarritako baldintzak betetzen ez eta eman gabe gelditutako etxebizitzak, Agindu honek bigarren edo ondorengo aldiz emateko jartzen dituen arauen ariora emango dira. 2garren Atala.-Lurralde-Antolaketa eta Herrilan- Sailburuak, emankizun zeuden Herri-Suztapenezko etxebizitzak eman ondóren, edo hala badagokio Autonomia-Elkartea hoietzaz jabetu ondoren, honako alderdi hauek zehaztu ditzan erabakia hartuko du:I. Herri-Suztapen hori doakion Udala edo doakien Udalak. 2. Emankizun dauden etxebizitien zenbatekoa, hoien gutxi gorabeherako neurriak eta daudeneko tokia, eta Udal batentzat baino gehiagorentzat interesgarri izatea gertatuz gero hoien arteango banakuntza egiteko modua eta bai, hala behar izanez gero, izendapenak egin ondoren gertatu daitezkeen bete ahal izateko, doakion Udala edo doakien Udalak zeintzuk diremaren hutsak zehaztapena ere. 3. Etxebizitzak emateko jaurpideak, eta hoiek ematean indarrean izango diren orotariko ekonomiazko zernolakoak. 4. Eske-idazkiak aurkezteko epea eta epe hori hasiko deneko eguna. 5. Laugarren Atalean jarritako ehunekoen arauera agizko bidetik eman gabe utzi beharreko etxebizitzen zenbatekoa. 6. Zehaztapidetza hasi dedineko erabakia Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzarijakinaraziko zaio, eta bai doakion Udalari ere, Udaletxeko iragarpen-oholtzan agirian jarri eta, Toki-Erakundeak, bere aginte-eremurako egoki eritzitako beste iragarketa-modu guztiak egin ditzan. Jakinarazte hori, beti ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Kondaira- Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta bai doakion herrian edo doakien herritan zabalkunde gehien izan dezaten egunkarietako baten ere. 3garren Atala.-Herri-suztapeneko etxebizitzen guztizko zenbatekoari, bakoitzean, Eusko Jaurlaritzaren Jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoaren bosgarren Atalaren arauera Jaurlaritza-Batzarrak jarri dezakeen ehunekoa kenduko zaio. 4garren Atala.-Emateko dauden etxebizitza guztietatik, honako sail hauek gutxienez agizko bidetik eman gabe utziko dira: 1. Ehuneko hamar familia txikientzat, ezkontzeko daudenentzat eta ezkonberrientzat, zaharsaridunentzat, bizisaridunentzat, alargun-alarguntsentzat eta bakarrik bizi direnentzat alegia. Eske-egileak ezkonberriak edo ezkongaiak izan daitezenean, guztientzat jarritako baldintzak betetzeaz gainera, ezkonberriek, eske-idazkia aurkezten duten egunaren aurreko urtearen barruan ezkondu direla egiaztatu beharko dute agiribidez. Ezkontzeko asmotangoak badira, berriz, etxebizitza bukatu eta eman dakienetik hasi eta sei hilabete baino gehiago gabeko epearen barman ezkonduko direneko hitza eman beharko dute, eske-idazkiarekin batean bidaliko duten adierazpen baten bidez. Horrelakotan, egin daitezen itune-agirietan esandako epearen barruan ez ezkontzea itunea baliogabetzeko zio izango denaren berarizko hitzarmena erasoko da. Ezkontzeko daudenei buruzkoetan, kontutan izan beharreko irabaziak eske-egilearenak eta bere ezkontidearenak izango dira. Sail honetako etxebizitzetako bat eskatu nahi dezaten zaharsaridun, bizisaridun, alargun, alarguntsa edo bakarrik bizi direnek, bere pentzutango ahaiderik ez dutela eta etxebiritza hori bere beharrei erantzuteko ez bestetarako eskatzen dutela egiaztatu beharko dute. Eske-egilearen ekonomiazko burujabetasuna ere egiaztatu beharko da. 2garrena.-Honako hauen heinean ezinduentzat gordetako etxebizitza batzuk: - Etxebizitza bat, egitasmoa hogeita hamahiru bizitza baino gehiagokoa eta hirurogeita sei baino gutxiagokoa izan dedinean. - Bi etxebizitza, hirurogeita sei baino gehiagoko eta ehun baino gutxiagoko egitasmoa izan dedinean. - Hiru etxebizitza, egitasmoa ehunen eta berrehunen artekoa izan dedinean; berrehunetik gorakoa izan dedinean, hortik gorako berrogeitamarreko bakoitzeko edo berrogeitamarreko-zati bakoitzeko esandako hiru etxebizitza hoiei beste bat gehituko zaie. 2. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuak zehaztuko du esandako sail hoietako bakoitzari dagokion gehienezko etxebizitza-zenbatekoa; egindako eskeak ikusi, eta sail horretarako eskubidea dutenen eskeak esandako ehunekoa erabiliz gero sailari legozkiokeen etxebizitzak baino gutxiago izan daitezenea, jarritako gutxienezko ehunekoak beheratu egin ahal izango dira. Alderantziz, hoietako sail bateko etxebizitzak eskatzeko eskubidea duten eske-egileak saileko etxebizitzak baino gehiago izatea gertatuz gero, punto gutxien izan ditzatenak agizko zerrendan sartuko dira. 3. Alogeran emateko gordetako etxebizitza-sail bat ere egon daiteke, honako hauetakoren bat gerta dedinean: Lehenengoa: Toki-Erakundeekingo itune-bidez egindako etxebizitzak izan daitezenean, Udalek, horrela egindako etxebizitzan ehuneko 10ekoa baino gutxiago izan ez eta etxemoltzo bereziak osa ditzan etxebizitza-emendio bat gorde beharko dute, alogeran emateko, hoiek ematea Agindu honetan onartutako balio-taularen arauera egiten dela. 2garrena.-Autonomia-Elkartearen ariozko etxebizitzak izan daitezenean, hoiek bertan dautzaneko Toki-Erakunde edo Udalek etxebizitzak beretzakotu ahal izango dituzte, Babes Ofizialpeko Etxebizitzentzat indarrean dauden legeek diotenez alogeran emateko, eta emate hori Erakunde erosleak jarri ditzan araupideek diotenez edo, horren ezean, Agindu honetango mariuen erauera egiten dela. Etxebizitzak erosi nahi ditzan Toki-Erakundeak erabaki hori Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde- Ordezkaritzari adierazi beharko dio, etxebizitzen eraikuntza hasr ondoren, horretarako gorde beharrekoak gordearazi ditzan. 3garrena.-Autonomia-Elkarteak, halaber, berarizko zernolako bakunek hori aholkugarri egin dezatenean, Lurralde- Antolaketa eta Herrilan-Sailburuak zehaztuko duen etxebizitza-sail bat hartu ahal izango du alogeran. Beti ere, alogerango etxebizitzak hartzeko lehentasuna, dagokien eskea egiterakoan alogerazko jaurpidea aukeratutako eske-egileek izango dute eta, hoien ezean, etxebitzaren jabe egiteko kitapen-saria bere irabazien ehuneko 30ekoa edo gehiagokoa izan dezaten eske-egileek. 5garren Atala.-Honako baldintza hauetakoren bat bete dezatenek eskatu ahal izango dituzte herri-suztapenezko etxebizitzak: 1. Lanbidearteko gutxienezko lansariaren bi eta erdi halakoa baino familia-irabazi txikiagoak dituztela egiaztatu dezatenek. 2. Honako egoera hauetakoren baten daudela egiaztatu dezatenek: a) Bizi izateko gauza ez den etxebizitza baten bizi direla. b) Eske-egilearen familia-egiturari ez dagokion etxebizitza baten bizi direla. c) Jabe, bezero edo gozamendun gisako etxebizitzarik ez dutela. d) Jabego-kentzezko, edo doakionaren errurik gabe etxea utziarazteko epailaritza nahiz arduralaritza-zehaztapidetza baten menpe dagoen etxebizitza baten, edo birrantolaketa baten edo ohizkoez bestelako beste gertakariren baten ondorioz behin-behingorako baino ez diren bizitokitan daudela. e) Alogeran hartutako etxebizitza baten daudela, horregaitikako alogera eske-egilearen familia-irabazien ehuneko 30ekoa edo gehiagokoa izan dedinaren baldintzapean. 3. Doakienetako ezein udal-mugarteango biztanle dela egiaztatzea, atzerrian lanean ari direnak edo lehen udal- mugarte horretan bizi izan, ezinbestean alde egin eta lehengora itzuli nahi dutenek badira salbu. Azkenean esandako hoiek, beti ere, udal horretan bost urte gutxienez bizi izana egiaztatu beharko dute. 6garren Atala.-Aurreko Atalaren lehenengo zatian ohartemandako ondoriotarako, familia-buruarenak, bere ezkontidearenak, eta familiaburuarekin horren pentzutan bizi direnenak joko dira familia-irabazitzat. Horretarako, lanbidearteko gutxienezko lansariaren 1,5 halakoa baino gutxiagoko urte-irabaziak izan ditzatenek baino ez dira ahaidetzat joko balio-taula erabiltzeko. Eske-egilearen lanetikako familia-irabaziak, nahitaez, eskeidazkia aurkeztu dedin egunaren aurreko azkeneko sei hilabetetako lan-sarien ordain-agiriak aurkeztuz egiaztatu beharko dira edo, hoien ezean, aldi horretan gizartesegurantzari ordaindutako bazkide-sarien ordain-agirien bidez. Langile burujabeek, Gizartesegurantzari urtean ordaindutakoaren egiaztagiriz egingo dute egiaztapen hori. Nolanahi ere, urte-irabaziekiko zergapiderako azkeneko urteko aitorpen-adierazpenaren argazki-aldaki bat erantsi beharko da, edo aitorpen hori egitera behartuta ez dagoenaren zinpeko adierazpena. Eske-egileak sari-trukeko inolako lanik egin ez dezanean, honako agiri hauetakoren bat aurkeztuz egiaztatuko ditu bere dirubideak: a) Zaharsariduna edo lanerako ezindua baldin bada, dagokion erakunde ofizialak egindako egiaztagiria. b) Lanik gabe dagoena baldin bada, lanbide-idazguak egindako egiaztagiria. Udalek, nolanahi ere, egoki eritzitako ezein egiaztapide onartu ahal izango dute eske-egileak aitortutako irabazpideei buruz. 7garren Atala.-1. Bosgarren Atalaren 2garren zatiaren a) txatalean esandakoetarako, txaboletan, zulotan, etxoletan eta, orohar, berez bizitzatarako ez diren tokitan bizi direnak, bizi izateko behar adina gaitu gabekoan bizi direla joko da. Bestetan, bizitzatarako gaitasunik eza bizitokia bertan dagoeneko Udaleko Teknika-Zerbitzuek horretarako egindako egiaztagiriaren bidez erakutsi beharko da. 2. Bosgarren Atalaren 2garren zatiaren b) txatalak dionerako etxebizitza eske-egilearen familia-egiturari ezeegokitzea, etxalde baliagarrian biztanle bakoitzari zortzi metro kuadro baino gutxiago edo berrogeitik gora dagozkionean gertatzen dela ulertuko da. 3. Bosgarren Atalaren 2garren zatiaren c) txatalak dionerako, ahaideek bere etxean hartuta, ostatu edo erruki-etxetan daudenek edo gelak birralogeran edo bezeroaren bezero gisa hartuta dauzkatenek etxebizitzarik ez dutela ulertuko da. Ahaideekin bizi izatea, nolabaiteko beste etxebizitzarik ez dutenentzat baina ez da behar adinako zio izango. 8garren Atala.-1. Eske-idazkiak, eske-egileak bere egoitza bertan izan dezaneko tokia dagokion Udalari aurkeztu beharko zaizkio, jarritako epearen barruan. Atzerriratuek egindako eskeak, hoiek lehen bertako biztanle zireneko Udaletan artez aurkeztu ahal izango dira, eta bai Espainiako erresumaren ordaritza eta kontsuletxeen bidez ere, hoiek dagokion Ihardutze-sailari berehala bidali diezaiz- kioten. Herri bateko biztanle izandakoek, bere eske-idazkiak lehen bere egoitza izan zuteri Udalean aurkeztuko dituzte. 2. Eske-idazkiak Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzetan, Udaletan, eta atzerritaratuentzakoak Ordaritza eta kontsuletxetan emango diren eta Agindu honen I Eraskin gisa doan itxura-ereduaren arauerako irarkian egingo dira horretan, nahitaez, etxebizitza alogeran edo jabetasunez hartzea nahiago den eta familiakideen zenbatekoa erasotzen direla. 3. Eske-idazkiari norbere xehapenak, eske-egilearen lanbide, ekonomia eta familia-egoera, etxebizitzarik eza edo bizi deneko tokiaren gaitasunik eza eta etxebizitza-eskea bertarako egiten deneko udal-mugarteko biztanle izatea egiaztatu ditzaten agiriak eratxiki beharko zaizkio. Atzerriratuek, etxebizitzarik eza edo daukatena bosgarren Atalaren 2garren zatian esaten diren egoeretakoren batekoa dela egiaztatzeaz gainera, bidezko ezinen bat gertatuz gero salbu bukatutako etxebizitzako giltzak eman dakizkionetik hasi eta hamabi hilabeteko epearen barruan gehienera etxebizitza horretan bizi izaten hasiko direnaren berarizko hitza eman beharko dute. Nolanahi ere, honako agiripaper hauek aurkeztu beharko dira: - Familia-liburua, edo jatorrizkoarekin alderatuz behar bezala egiaztatutako argazki-aldakia. - Irabazien maila egiaztatzeko agiriak, bosgarren Atalean esandakoaren arauera. - Bizitokiaren gaitasunarekiko egiaztagiria, zazpigarren Atalaren 1 zatian esandakoaren arauera. - Lehen udal-maugarte baten bizi izan eta bertara itzuli nahidutenek, Agindu honen 5garren Atalaren 3garren zatian esandako beharra egiaztatu dezan ezein agiri, eta atzerriratutakoek "Instituto Español de Emigración"-ek edo ordaritza edo kontsul-etxe batek egindako egiaztagiria. 4. Udalek, jarritako epearen barruan eta itxura-eredu ofizialari atxikiz egin eta behar diren agiriak daramatzaten eskeidazki guztiak bere. bideak egin ditzaten onartuko dituzte. Eske-idazkia oker eginda egotea edo agiriren bat falta izatea gertatuz gero, akatsak zuzentzeko eta hutsak betetzeko hamar eguneko epe bat emango da. Epe hori igaro eta eske-idazkiek oker edo eratxikitako agirisortek osatu gabe baliraute, edo agiri hoietan gezurren bat edo bosgarren Atalean jarritako baldintzak ez bete izana balego, Udalek eske-idatzi hori bere bideak egin ditzan onartzeari uko egingo diote, uko horren aurka inorako goradeia egiterik ez dagoela, Agindu honen bederatzigarren Atalean ohartematen denez egin daitezkeen zuzenketa-eskeen kaltetan gabe. 5. Horretarako jarritako epea bukatu eta aukeratutakoen behin-behingo zerrenda iragarri baino lehen aurkeztutako eskeak, eske horren zio direnak epea bukatu ondoren gertatu direla egiaztatu dedinean, bere bideak egin ditzaten salbuespenez onartu egingo dira. 9garren Atala.-I. Doakien Udalek, eske-idazkietango xehapenei buruz behar daitezen arakaketak egin ondoren, garaiz eta behar bezala aurkeztutakoei dagozkien puntoak eman eta aukeratutakoen behin-behingo zerrenda bat egingo dute, Agindu honen 2garren Eraskinak dakartzan balio-taula eta doizte-bidarkariak erabiliz dagozkien puntoen arauerako hurrenkeraz. 2. Aukeratutakoen behin-behingo zerrenda, eskeidazkiak aurkezteko aldia bukatu eta gehienezko bi hilabeteko epearen barruan egin, eta hamabost egunean agirian jarriko da, Udaleko Iragarpen-oholtzan, hori Kondaira-Lurraldean zabalkunde haundiena izan dezaten egunkarietako baten bidez iragarriz. Agirian egoteko aldi horren barruan, bai zerrendan egon eta kaltetan ateratzen direla uste dezaten eske-egileek, eta bai eskea bere bideak egin ditzan onartu ez zaielako zerrenda horretan egon ez daitezenek ere, zuzenketa-eskeak egin ahal izango dituzte. 3. Zuzenketa-eskea haren aurrean egin zeneko Udalean aurkeztuko dira eta horrek, dagokien erizpena emanda, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde- Ordezkaritzara bidaliko dituzte, zuzenketa-eskeak egiteko aldia bukatu eta hilabeteko epearen barruan gehienera. Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkariak har ditzan erabakien aurka ez da arduralaritza-bidetikako goradeirik egiterik izango. 4. Eske-idazkiak aurkezteko aldia bukatu eta Udalek aurreko zatietan esandakoak bete gabe lau hilabete igaroz gero, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitektutako Lurralde- Ordezkaritzak epe hoiek luzatu eta agintepide hori beretzako- tu ahal izango du. 10garren Atala.-1. Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzak, egindako zuzenketaeskeak ebatzi ondoren, eta Udalek bidalitako aukeratutakoen behin-behingo zerrenda edo zerrendak kontutan izanik, etxebizitzak punto gehien izan ditzaten eske-egileei ematea egingo du, jarritako sail bereziak kontutan izanik, eta baita eske-egileen familia-egituraren eta emateko dauden etxebizitzen neurrien arteko ahalik eta elkar-egokitasunik haundiena ere. 2. Punto-berdintasuna gertatuz gero, bere ardurapeko ahaide gehien izan ditzatenek izango dute lehentasuna, eta horretan ere berdintasuna gertatuz gero familia-irabazi txikiena egiaztatu dezatenek. Oraindik ere gerta daitezkeen punto-berdintasunak zotz eginda ebatziko dira. 11garren Atala.-1. Aukeraketa aurreko Ataletan esanda bezala bukatu ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitektu- rako Lurralde-Ordezkaritzak aukeratutakoen behin-betiko zerrenda egingo du, sailak banan-bana bereziz eta honako xehapen hauek nahitaez erasota utziz: a) Etxebizitza ematen zaiottaren izena, E(rresumako) N(ortasun) T(xartela) eta oraingo egoitza. b) Familiaren egitura. c) Eman zaion etxebizitza, etxalde baliagarrien neurriak emanaz. d) Eman zaizkien puntoak. 2. Une beran, aukeratu gabe gelditutako eske-egilez osatutako itxadote-zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori, hurrenkerari dagokiola, eske-egileen punto-zenbatekoen ez beste ezeren arauera egingo da. 3. Itxadote-zerrenda, lehenengo aukeratutakoek atzera egitea edo etxebizitza eman dakieneko eskubidea galtzea gertatuz gero izango da erabilgarri, eta bai geroagoko suztapenezko etxebizitza bat edo dagokien udalmugartean hutsik gelditutako herri-suztapenezko ezein etxebizitza ematerakoan ere. Itxadote-zerrendak urtebeteko indarraldia izango du, eta indarrean dirauen gerta daitezkeen etxebizitza-suztapenetarako eske-egileen zerrendan sartuko da. 12garren Atala.-Bai aukeratutakoen behin-betiko zerrenda, bai itxadote-zerrenda, doakien Udalei bidaliko zaizkie, hilabetetan bere iragarpen-oholtzetan agirian euki ditzaten, hori Kondaira-Lurraldean zabalkunde gehien . izan dezaten egunkarietako baten iragartzen dela. 13garren Atala.-Aurreko Atalak aipatzen dituen zerrendetako baten agertu daitezenek, etxebizitzak ematen zaizkienen behin-betiko zerrendak agirian eukitzeko aldiak diraueno, . Luzralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuaren aurrean jazarri ahal izango zaio, eta bai itxadote-zerrendari ere; horren erabakiaren aurka ez da Arduralaritza-bidetikako beste ezein goradei egiterik izango. 14garren Atala.-1. Etxebizitza ematen zaienen behinbetiko zerrenda arduralaritza-bidetik sendetsita gelditu dedinean, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde- Ordezkaritzak, bertako Idazkariaren bidez, etxebizitza eman zaienekoa doakienei banan-bana jakinaraziko die. 2. Aurreko zatiak dion adierazpen horrek honako alderdi hauek izango beharko ditu barne, besteak beste: a) Eman zaien etxebizitza non datzan. b) Horren etxealde baliagarria. c) Saltze edo alogeratze-prezioa. Adierazpen horretan jarri daitezen prezio hoiek, bakoitzari dagokion itunea egin dedinerarte behin-behingokotzat joko dira, prezioa orduan behin-betikoratzen dela. d) Zer-nolako jaurpidepean ematen zaien, jabe gisa ala bezero gisa den zehaztuz. ' Adierazpen-idazkian bertan, etxebizitza emate hori onartzen duen ala utzi egiten duen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzari hilabeteko epearen barruan gehienerajakinarazi behar dioneko oharpena egingo zaio doakionari. Etxebizitza ematen zaioneko manu horri erantzun ez, edo etxebizitza utzi egiten badu, itxadotezerrendan lehenengo dagoenari adierazpen-idazkia egingo zaio. 15garren Atala.-Eraikintza-lanak hasi daitezenean, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkariak haiekiko heiri-suztapenezko etxeei dagozkien eraikintza berriaren eta etxe-oinkako banaketaren eskribau-agiria eginaraziko du, eta baita hoiek Jabego-Erroldetegian Euskal Herriko Autonomia Elkartearen jabetzapeko gisa sarraraztea ere. Jabego-Erroldetegian dagokionez sarrarazi eta etxebizitzen behin-behingo onarpena egin ondoren, etxebizitzak bertan bizi izaten hasteko gai izan daitezenean Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkariak, Hirilur-Zergari dagozkionetarako, zergadurutze-aitorpena egingo du etxebizitzak bertan dautzaneko Udalean edo horretarako gaitasuna izan dezan ihardutze-sailean. 16garren Atala.-Etxebizitzak ematen zaizkienak hoiek onartu ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzak, edo hala badagokio suztapenekintzaren jabe-izeneko Herri-Erakundeak, jakineko etxebizitza zehatz bat eman zaiola erasota euki dezan arduralaritza- agiri bana egingo dio hartzekodun bakoitzari, Eusko Jaurlaritzaren jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoaren 4garren Ataleko lehenengo txatalak dion aintzin-gaudimena jarri dedin epearen barruan Euskal Herriko Gaudimen-Kutxa Nagusian sar dezaneko eskea egiten diola. Halaber, etxebizitza bat alogeran eman dakienek ere, dagokion eraikintza-suztapenaren erakunde jabe-izendunak horretarako eska diezaien bermea utzi beharko dute. 17garren Atala.-1. Etxebizitzen behin-behingo onarpena egin ondoren, eta etxebizitzak bertan bizi izaten hasteko gai izan daitezenean, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzak, edo hala badagokio etxebizitzen jabe-izendun izan dedin Herri-Erakundeak, dagozkion salerosketa edo alogera-ituneak eginaz, etxebizitza ematea sendetsiko dute. Salerosketa-ituneak eskribauagiriz sendetsi ahal izango dira, artez. Ituneon eragite-indarra, giltzak eman dakizkienetik hasi eta hilabeteko epearen barruan bertan bizi izatera joatearen berariz adierazitako eta- geldiarazte-indarreko baldintzapean geldituko da, 8.3 Atalean atzerriratuei buruz ohartemandakoa salbu. Epe horrek diraueno, eta nolanahi ere etxebizitzetan benetan bizi izaten hasi arte, Atonomia-Arduralaritzak hoiekiko Herri-legezko jabetzari eutsi, eta babes ofizialpeko etxe- bizitzentako legeetan ohartematen diren bideez baliatu ahal izango du, eta bai legeak berariz esanda eman dakizkion abantailez ere. 2. Etxebizitzak saltzerakoan gerokotan utzitako prezioaren zatia bahitura baten bidez edo gerokotan utzitako diruzenbatekotakoren bat hitzartutako egunean ez ordaintzea ger-. tatuz gero salmenta baliogabetu egingo deneko baldintza jarríaz bermatuko da, hoien arteko aukera suztapenarenjabe- izeneko herri-erakundeari dagokiola. Hala ere, eta esandako horren ordez, erakunde jabe-izendunak gerokotango prezio- zatia eroslea iare utziz Mailegu-Erakunde Ofizial batek ordaindu diezaiola onartu ahal izango du. 3. Gerokotan utzitako diru-zenbatekoak, Agindu honen III Eraskinean dauden kitapen-taulen arauera ordainduko dira. 4. Jabe gisa hartutako etxebizitzak izan daitezenean Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezka- ritzak, salmenta sendetsi ondoren, etxe-moltzo bakoitzeko jabeei bilkura baterako deia egingo die, etxeko jabe-elkartea edo arduratze-batzordea eratu dezaten. 18garren Atala.-Giltzak eman eta hilabeteko epearen barruan gehienera, edo atzerriratuak izan daitezenean hamabi hilabetekoan etxebizitzan bizi izaten hasi ez eta aurreko ataleko-geldiarazte-indarreko baldintza ez betetzea gertatuz gero, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde- Ordezkaritzak, etxebizitza itxadote-zerrendan egon eta behar diren baldintzak bete ditzanari eman baino lehen, doakienei entzun egingo die, ituneetan hitzartutako modutan. 19garren Atala.-Etxebizitza .Jabego-Erroldean sartzea, aurreko atalek dioten geldiarazte-indarreko baldintza bete dedinerarte geldituta egongo da. Hala ere, doakionak erroldean aintzin-oharpen gisa idaztaratzi ahal izango du, hartzeduru-agiria eta utzitako gaudimen edo bermearen ordain-agiria aurkeztuz; dagokion suztapenaren jabeizeneko erakundeak horretarako egindako egiaztagiriz geldiarazteindarrezko baldintza hori bete izana egiaztatu dedinean, aintzin-oharpen hori errolderapen bilakatuko da. 20garren Atala. Jabeek ezingo dituzte herri-suztapenezko etxe-bizitzak "bizien arteko jabego-aldakuntzaz" bigarren edo hurrengoagoko aldiz inorentzakotu salmenta-itunea egin zen egunaz gero bost urte igaro ondoren baino eta, hori, aurrez gerokotan utzitako guztiak ordaindu daitezenaren baldintzapean. Horrelakoetan, Herri-Erakunde suztatzaileek prezio berdinean beretzat hartzeko eskubideaz baliatu ahal izango dute, Herri-lege-Bildumaren 1.507garren atalak eta ondorengoek diotenaren arauera; Horretarako, eskubide hori, erosleekin egin ditzaten salerosketa ituneetan berariz erasota utziko da. Prezioa, nolanahi ere, babes ofizialpeko etxebizitzekiko legeetan gai horri buruz agintzen denaren arauera zehaztuko da. 21garren Atala.-1. Agindu honetan ohartemandakoaren arauera hoietzaz lehenengo aldiz baliatzeko emandakoak izan eta eman zaizkienen arioz edo hoiek bere eskubidea galdu izanaren ondorioz hutsik gelditutako herri-suztapenezko etxebizitzak, aintzin-aukerapenetik sortutako itxadote-zerrendan aurreneko izan daitezenei emango zaizkie itxadotezerrenda horrek indarrean diraueno. 2. Bere garaian beste araupide batzuk erabiliz eman ziren etxebizitzak, eta bai lehenengo aldiz Agindu honen arauera emandakoak izan baina Atal honen lehenengo zatian jartzen den baldintza ez betetzearen ondorioz horrek diona ez dagokienez bigarren edo ondorengo aldiz ematea ere Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzak egingo du artez; Horrek, luzaezineko beharra dutela edo eta etxebizitzak ematea badoakiekela uste duen Udalari edo Udalei, jarrita dauden baldintzak bete eta hutsik gelditutakoak har ditzaketenen arrazoizko saloa egin diezaioteneko eskea egingo die. 3. Aukeratutakoak jarrita dauden baldintzak betetzen dituela egiaztatu, eta hartzeduruak etxebizitza eman dakiola onartu ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzak dagokion itunearen sendespena egingo du. 4. Atal honetan ohartemandakoa salbu, bigarren aldizko eta ondorengo izendapenetan, herri-suztapenezko etxebizitzak lehenengo aldiz eman daitezenerako Agindu honetan jartzen diren orotariko arauak izango dira erabilgarri. 5. Beti ere, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuak, gerta daitezen zertzeladei eta bigarren edo geroagoko aldiz emateko hutsik dauden etxebizitzen zenbatekoari begira, izendapen-zehaztapidetza berri bat hasi ahal izango du, Agindu honen bigarren Atalean agintzen denaren arauera. 22garren Atala.-Berarizko beharrei erantzuteko Jaurlaritza-Batzarraren erabakiz eginda dauden edo aurrerantzean egin daitezen etxebizitzekin, Agindu honetan jartzen diren arauak ez dira erabilgarri izango. BEHIN-BEHINGO ERABAKIAK Lehenengoa.-Euskal Herriko Autonomia Elkarteari eskuratutako Erresumaren edo Ihardutze-Erakunde Burujabeen jabetzapeko etxebizitzak emateko modua Agindu honetan jartzen dena izango da. Bigarrena.-Herri-Suztapenezko izan eta hoiei bere bideak eginaraztea Agindu hau indarrean jarri baino lehen hasitako etxebizitza-izendapenekiko zehaztapidetzetan oraindik eginkizun egon daitezen bidealdi guztiak, Agindu honetan agintzen denez egiteratuko dira. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Maila berekoak edo apalagokoak izan eta Agindu honek dionaren aurkako izan daitezen manuak ez dira Euskal Herriko Autonomia elkartearen mugartean erabilgarri izango. Bigarrena.-Agindu honetan araupetu gabeko gaietan, babes ofizialpeko etxebizitzentzat indarrean dauden legeetan jarritako araupideak izango dira erabilgarri. Hirugarrena.-Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1982garreneko Maiatzak 31. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.ERASKINA TAULAERASKINA Etxebizitzak emateko, eskeak honako balio-taula honen arauerako hurrenkeran jarriko dira: 1. Etxebizitza-beharra Puntoak a) Bizi izateko gai ez den etxebizitza: - Txabolak, zuloak, etxolak edo antzerakoak, eta baita konpontzeak etxebizitzaren balioaren erdia edo gehiagojoko lukeeneko etxebizitzak ere. ..... 125 - Konponketek etxebizitzaren balioaren laurdena baino gehiago eta erdia baino gutxiago joko luketenak. .. .. .. . . .. .. .. .. ......... .. .. .. . ..... . . . .. .. .. .... 75 - Konponketak laurdena edo gutxiago joko lukeenak ............................................... .. 25 b) Etxebizitza txikiegian edo familiaren egiturári ez dagokionean bizi izatea: - Lagun bakoitzeko metro kuadro baliagarriak bost edo gutxiago ...................................... 100 - Lagun bakoitzeko metro kuadro baliagarriak 5etik 8ra artean ................................ ..... 75 - Berrogeitik gora metro kuadro baliagarri lagun bakoitzeko.......................................... 5 c) Jabe alogeratzaile edo gozamendu gisa etxebizitzarik ez izatea: - Erruki-etxean egotea .................................. 100 - Birralogeran, bezeroaren bezero izatea edo osta- tuz egotea ................................................ 75 - Beste ahaide batzuekin bizikide ...................... 50 - Noiznahi uztekotan emandako etxebizitzan ....... 50 - a), b) eta c) zatietan esandako egoeran bizi izana egiazta dezakeen urte bakoitzeko ............. 5 d) Bere errurik gabe etxetik egozteko epailaritza edo arduralaritza-zehaztapidetza baten menpe egoteagatikako eskea.................................. 75 e) Nahitaez jagetza-kentzezko zehaztapidetza baten menpe egon, eta egindako prezio-haztapenak herri zehaztapenezko etxebizitza baten prezioaren ehuneko 5ekoa baino gehiago jotzen ez dueneko etxebizitza eskea ....................................... 50 f) Nahitaez jabetza kentzezko zehaztapidetza baten menpe egon, eta horretarako egindako prezio-haztapenak herri-suztapenezko etxebizitza baten prezioaren ehuneko 5ekoa baino gehiagokoa delako etxebizitza eskea .. ........................ 25 g) Eraberritze baten edo ohizkoez bestelako gertakariren baten ondorioz behin-behingorako baino ez den etxebizitza baten egotea........ 25 h) Etxebizitza baten bezero gisa egotea, horregatikako alogera eske-egilearen irabazien ehuneko 30ekoa baino haundiagoa izan dedinaren baldintzapean .......................................... 15II. Familiaren egitura eta norbere zertzeladak A) Familiaren egitura. TAULA B) Norbere eta familiaren xehapenak. a) Familiaburuarekin bizi eta adimen urriko, elbarri edo lanerako betiko ezindutako familiakide bakoitzagatik ........................................... 10 b) Familiaburuarekin bizi dedin arbaso bakoitzeko 2 c) Familiaburuarekin bizi dedin hemezortzi urtetik beherako seme edo alaba bakoitzagatik ........... 3 d) Alargun-alarguntsak.................................. 10 e) Ezkongai edo ezkonkideagandik banatuta egon, eta bere pentzutango ahaideak dituztenak....... 10 Zaharsarridun edo bizisaridun izan daitezen eskeegileak ................................................... 10 g) Ezkonberriak edo laster ezkontzeko daudenak ... 10 III. Ekonomia-xehapenak TAULA Oharrak : 1. Etxebizitza-beharrari buruz I zatian esandako egoera bereziak ezingo zaizkio inoiz ere elkarri pilatu, etxebizitza bat eskatzen duenari batera dagozkiokenak izanarren. Eske-egileak, beti ere, bere nahaiari eta beharrei ondoen egokitzen zaiona aukeratu, eta eskea bere familia-egoeran nabarmenena izan dedin alderdiari begira egin ahal izango du. 2. III Zatiko L.G.L. letrek, Lanbidearteko Gutxienezko Lansaria adierazten dute.III ERASKINA Gerokotan utzitako diru-zenbatekoak urtean aurrekoari ehuneko 4koa gehituz eta ehuneko 5eko urte-sariz kitatzeko zerrendak eta taulak. TAULA