Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Abuztuaren 14eko 186/1986 DEKRETUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Administrazioarenak diren Herri-Suztapenezko Etxebizitzak izendatzeko moduari eta horien prezio eta ordaintze-baldintzei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 2044
  • Xedapen-zk.: 186
  • Xedapen-data: 1986/08/14
  • Argitaratze-data: 1986/09/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Bizkaiko Foru Diputazioak. 1986.eko Maiatzaren 22an egindako sesioan, «La Avanzadako Errepidearen bikoizketarako lanak direla eta, Elexaldeko Errekaren Biderapena» Projektua behin tetirako onartu zuen, 1986.eko Ekainaren 27ko Agindu Foralaren bidez, Projektu nonek eraginak sortzen ditueneko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapenerako espedientea hastea erabakiz. Aurtengo Abuztuaren 12ko hitzarmenez. Nahitaezko Desjabetzapen Legearen berrogeita hamabigarren artikuluan eta Autonomia Estatutoaren Zazpigarren Agindu Iragankorran ezarritakoaren babespean Eusko Jaurlaritzak presazko jabetzea aitortu zezala eskatzea erabak zuen. Presako desjabetzearen aitorpenaren gai diren ondasun eta eskubideak, horien ezagupenerako, behar hainbat xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu dira horretarako egindako espedientean azaltzen den zerrendan; zerrenda hori informazio eta erakusketa publikotara atera eta Foru Gorporazioak gehiengoan onartu zituen sei alegazio idazki aurkeztu ere egin ziren. Proyektua Udalean indarrean dagoen hirigintza legezkotasunari egokitzeari burus Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailak emandako aldezko txostena badago espedientean. Errekaren biderapena egitearen beharra dela ete hori gauzatzea atzeraezinezkotzat jotzen da, honek, urretorrera handiko kasuetan uholdeak galeraztez gain. La Avanzadako Errepidearen Bikoizketaren Eraikipenerako Proyektua gauzatzea baldintzatzen duelarik. Horren ondorioz, Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak mila bederatzirehun eta larogeita seiko Irailaren 2an egin zuen bilkuran aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzapen Legearen berrogeita hamabigarren atalak dioenaren arauera, «La Avanzadako errepidearen bikoizketarako lanak direla eta, Elexaldeko errekaren Biderapena» Projektua gauzatzeko beharrezko izan eta horretarako egindako administrazio espedientean dagoen ondasunen zerrendan zehaztuta eta banakatuta ageri diren ondasun eta eskubideez Bizkaiko Foru Diputazioa jabetzea presakotzat aitortzen da. Gasteiz, 1986.eko Irailak 2 Lehendakaria, JOSE ANTONIA ARDANZA GARRO Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.Herri-Suztapenezko Etxebizitzak izendatzeko alorrean indarrean dauden arauak alde batetik eta Euskal Autonomia-Elkarteko lurralderako egin den antolaketa eta iharduketa-jaurpide berria bestetik elkarri egokitzea du xede alor horretako Apirilaren 13ko 77/1982 Dekretuak. Geroztikan egin diren eskuraketen bidez hartutako hazturak aholkugarri egiten du aldakuntza batzuk egitea, batez ere ordainketa-epeak laburtzea xede dutenak, etxebizitzen eraiketa-lanak eta horiek izendatzeko biderapena aldi berean egin daitezeneko xedez. Bestalde, zergabideak oraintsu eraberritu dira eta horren ondorioz, eraldatu egin dira, batez ere, irabazte apalekoen etxebizitza-beharrari erantzuteko diren herrisuztapenezko etxebizitzak ordaintzeko balditzak. Alde batetik, herri-suztapenezko etxebizitzen lehenengo eskuraketetan egiten ziren iareipenak kentzen bait dira eta, bestetik, epez hogeita bost urtera luzatutako prezioari erantzuteko egin daitezen dirubideketak zergapean jartzen direlako. Gaurgeroko hartzaileentzat bereziki garesti gertatzen den egoera hau ahal denik arintzeko xedez, etxebizitzaren prezio osoa epez luzatzeko aukera ematen da Dekretu honen bidez. Halaber, dagozkien salerozteko ituneak egiterakoan finkatzen zen herri-suztapenezko agintaritza-babespeko etxebitzen prezioen diru-zenbatekoa dela eta, agiango hartzaileengandik kezkak aldentzeko, etxebizitza horientzat norbanakoen jabetzapeko-suztapenezko agintzaritzaren babespeko etxebizitzetan erabilitako sistema ere erabiliko da, horren bidez, etxebizitza horiek izendatzeko zehaztapidetzaren haseratik berriz esandako prezioa lortuko da. Horren ondorioz eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1986.eko Abuztuaren 14ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren eta Jaurlaritzako Lehendakari naizez nere onarpena eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Administrazioak suztatutako Agintaritza-Babespeko Etxebizitzak izendatzeko modua araupetzea eta horien saltze-prezioa eta ordaiutze-moduak finkatzea dira Dekreto honen xedeak. 1 ATALBURUA.- IZENDATZEKO MODUA Bigarren atala.- 1. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen lurralde-eremuan herri-suztapunezko etxebizitzak izendatzeko modua. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren Sailbuaren erabakiz hasten da, bertan honako hau ezarriz: a) Dagokion herri-suztapenean interesa duten Udala edo Udalak eta hauek, beren biztanleek etxebizitza bat izendatzea eskatu dezaketeneko udal-mugarteak izango dira. b) Izendatzearen gai diren etxebizitzen zenbatekoa, doakien udalak bat baino gehiago izatekotan, etxebizitzak horien artean banatzeko modua eta bai. hala behar izanez gero, gerta litezkeen izendatu gabekoak betetzeko doakionaren zernolakoa izan dezaten Udalak ere finkatzea. c) Etxebizitzak izendatzeko jaurpidea, jabegopekoa edo alokatzekoa izan ahal izango direlarik. d) Eske-idazkiak aurkezteko epea. 2. Zehaztapidetza hasteko erabakia, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzari, eta bai Udaletxeko iragarki-oholtzan jartzeko eta bere lurralde-eremuan barruan horiek argitaratzeko beharrezko eritzitako beste edonolako neurriak hartzeko xedez udalari ere adieraziko zaie. Adierazpen hori, Euskal Herriko Agintaritzaren AIdizkarian eta eragindako herrian edo herrietan zabalkuderik haundiena dutenetariko aldizkariren batean argitaratuko da. Hirugarren atala.- Herri-suztapenezko etxebizitzen hartzaileak hautatzea eta izendatzea, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzari dagozkio. Laugarren atala.- Eske-idazkiak, finkatutako epean aurkeztu behar izatngo dira, eskegileak egoitza duen Udalaren aurrean, etxebizitzak udal horretan bait daude edo Dekreto hau garatuz ezar dadinaren arauera, suztapenean doakien Udalak gertatu bait dira. Udalek eskeidazkietako datoen egiatasunei buruzko ziurtapenak gauzatu ondoren. denbora barruan eta arauzko moduz aurkeztutako eskeidazkien baloraketa egingo dute aukeraturakoen behin-behingo zerrenda bat gertatuko dutela puntuen hurrenkeraren arabera eta ezargarri diren baremo eta koefiziente zuzentzaileak kontutan hartuz. Baremo eta koefiziente zuzentzaileak justicia eta ekitate printzipioei egokituko zaizkie eta, dadina-dadila, etxebizitzarik eza, familiaren urteko dirubiderik txikienak dituztela eta familiaren ekonomiarako argi eta garbi zamabide diren zirkunstantziak ematen direla egiazta dezatenei, lehentasuna emango zaiela. 2. Aukeratutakoen behin-behingo zerrenda hori gertatu ondoren, Udaletxeko iragarpen oholtzan jarriko da argitara eta honen aurka murtziloak aurkeztu ahal izango dira hamahost eguneko epearen barruan. Behin-behingo zerrenda, Udalak behar bezala betetako murtziloekin batera, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzara bidaliko da. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko LurraldeOrdezkariak ebatziko ditu aukeratutakoen behin-behingo zerrendaren aurka aurkeztu diren murtziloak. 3. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde- Ordezkaritzak, aukeratutakoen pertzona eta familia mailako eguerak kontutan hartuz, Iegez ezaarritako baldintzak bete ditzaten eskegileei emango die etxebizitza bakoitza, horretarako, hartzaileen behin-betiko zerrenda eta etxebizitza lortu es dutenena landuko dituela. Bi zerrenda horiek Udaletara bidaliko dira eta doakienei, banan-banan, horren berri emango zaie. 4. Serrenda batean edo besten azaltzen diren pertsonek, inpujnazioa sartu ahal izango dute hartzaileen behin-betiko zerrendaren aurka. inpujnazio hori Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Sailburuaren aurrean egin beharko dela. 5. Hartzaileen zerrenda, administrazio-bidean, behin-betikoa izan dadinean, izendapenaren formalizaketa egingo du Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzak Dekreto honetan ezartzen denaren arabera. Hartzaile izan ez diren eskegileen zerrenda, itxaroten daudenen zerrenda izango da, hasera batetan aukeratuak izan zirenek hartzaile izateari uko egitea gertatu dadin edo hartzailetza gal dezaten kasuetarako. ltxaroten daudenen zerrenda horrek, Dekreto hau garatu dezan erabakiak zehaztuko duen indar-garai barruan, era berean, interesaren gai izan daitezkeen udalerri edo udalerrietan lare gel daitekeen edozein etxebibitza hartzeko eta gero eman daitezkeen izendapen-prozedimenduetan hartzailegai izateko eskubidea emango du. 6. Itxaroten daudenen zerrendan sartu eta aukeratuak izan direnak, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Sailburuaren erabakiz, izan daitezke etxebizitzaren hartzaile lortutako puntuen arabera eta beste sustapenaldi berri bateko izendapenak eman daitezenean udalerri beraren eremu barruan eta honako zirkunstantzia hauek bete daitezenean: a) Itxaroten daudenen zerrendan sartu eta aukeratuak izan direnen kopurua eta izendapenaren gai izango diren etxebizitzen zenbatokoa, berdinak edo ugariagoak izan daitezela. b) Aukeratutakoen behin-betiko zerrenda argitara jarri zeneko azken egunetik hasita, sei hilabeteko epea igarota ez izatea. ' Bosgarren atala.- 1. Izendapenaren gai izan diren etxebizitzak eraikintza-garaian aurkitzen badira, LurraldeAntolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzek, holako edo halako etxebibitza batekiko norbaitek duen eskubidea erasota utziko deneko administrazio tituloa emango dute eta, salerosketa baldin bada, dagokion diru-zenbatekoa eta errenta-moduan hartzen baldin bada. findantzaren zenbatekoa, ezar dadin epearen barruan eta kontuan, ordain ditzala eskatuko zaio doakionari. 2. Salerosketa edo errentamenduerakiko kontratuak, etxebizitzen eraiketa bukatu dadinean beteko dira. Erosketa izan dadinean, artez egin ahal izango dira kontratuak salerosketaren eskritura publikoaren bidez. 3. Giltzak eman zirenetik kontatzen hasi eta gehienezko hilabete bateko epean etxebizitzak benetan okupatuak izateak eta artikulu honetako bat zenbakian aipatutako diruzenbatekoak benetan ingresatuak izateak baldintzatuko dute kontratuen eraginkortasuna. Epe horrek dirauen artean, indarrean dagoen legerian sustaketa publikoko etxebizitzei buruz agintzen diren neurriak eta legeek espreski aitor diezazkioten eskubideak ere erabili ahal izango ditu Administraritza Autonomoak. 4. Lagapena aurreko lerroaldian agindutakoaren esanera konsalidatuta ez daukaten etxebizitzak, ezarritako epearen barruen ez okupatzeagatik, itxarote-zerrendak sartutako pertxonei emango zaizkie. 5. Saldutako finkaren gainean jarritako hipoteka bat edo hitzarmendutako epemugan geroratutako diruzenbatekoren bat ez ordintzea kontratua hausten duen baldintza izatea, organo sustatzaikaren aukerara, izango dira geroratutako prezioaren ordainketa-berme. Seigarrena atala.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren arrazoitutako erabakiz, behar espezifikoei erantzuteko, horrela aitor dadinean, sustapen poblikozko etxebizitzak emate, Dekreto honen aplikazio eremutik kanpo gelditzen da.II ATALBURUA.- PREZIOA ETA ORDAINTZE-BALDINTZAK Zazpigarren atal.- Lehenengo eskuz aldatzearen salmentako gehienezko prezioa, sustapen publikoko etxebizitza baten luzezabal baliagarrizko metru kuadro bakoitzako, erabilgarri den neurtutako Moduluaren (M) 100eko 90a izango da, behin-behingo kalifikapenaren egnean indarrean dagoena edo, hirugarren bati erositakoen, hala ezanez gero, bukatutako etxebizitzen behin-betikoan ezarritakoa. Zortzigarren atala.- Sustapen publikoko etxebizitzen sustapenaren Titularra den Ente Publikoak, dagoskien izendatze-arauetan zehazten den unean, hartzaileari eskatu ahal izango dio prezioaren kontuan izango den hasierako ordainketa bat edo guztirakoen geroratze bat. ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekreto honek indarra haru aurretik hasiak diren herri-suztapenezko etxebizitzak izendatzeko espediente guztien betetzeke dauden tramiteak, hasi zirenean indarrean zegoen arautegiaren esanera gauzatulo dira. Bigarrena.- Zaspigarren atalean agindutakoa, behin-beingo kalifikapena lortu es duten herri-suztapenezko agintaritzaren babespeko etxebizitzen sustapenei atxikiko zaie soilki. Hirugarrena.- Dekretu honek indarra haurtuko duen egunean, herri-suztapenezko agintaritzaren babespeko etxebizitzen jabejo-erregimenezko izendapena gauzatzeko zai egon daitezen etxebizitza horien titular diren Ente Publikoek, ezarritako prezioaren guztirakoa geroratu ahal izango dute. ERABAKI GEHIGARRIA Udalekin eta Birgaitzerako Hirigintzarako Elkarteekin sustatutako etxebizitzak izendatzeko modua udal edo elkarte-entitate berak ezarritakoa izango da. Hala ere, horren ordez eta prozedura hori araupetzen ez den arte. Deketu honetan agindutakoa erabilgarri izango da. ERABAKI DEROGATZAILEA Herri-suztapenezko etxebizitzak izendatzeari buruzko Apirilaren 13ko 77/1982 Dekretua indargabeturik gelditzen da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekretu honetan agindutakoaren aurka joan, ukatu edo horrekin bateraezinak diren maila berdineko edo apalagoko aginduak ez dira Euskal Herriko Autonomia Elkarte honen barruan erabilgarri izango. Bigarrena.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari, bere ahalmenen barruan, agindu hau garatzeko beharrezko izan daitezen arau guztiak emateko baimena eskuratzen zaio. Hirugarrena.- Dekreto honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izan dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Abuztuak 14. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde-Antolakete eta Garraio.Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.