Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

#astekonomia

logo #astekonomia
Azaroaren 9tik 13ra bitarteko astea

EAEko ekonomiaren termometroa 97,9an kokatu da

EAEko ekonomiaren termometroa
Indizea

Iturria: Ekonomia Zuzendaritza

Azaroan, EAEko ekonomiaren termometroa 97,9 puntutan kokatu zen, hazkunde sendoko eremutik oso gertu. Hain zuzen ere, 2,8 puntu egin zuen gora aurreko hilabetearen aldean, barne eskariaren hazkundeari esker. Nabarmentzekoa da inbertsioaren erritmoan izandako hobekuntza eta, neurri txikiagoan, kontsumoan izandakoa.


Enpresen konfiantza zertxobait apaldu da

EAEko enpresen konfiantza
Indizea

Iturria: Laboral Kutxa

Laboral Kutxak egiten duen inkestaren arabera, EAEko enpresek uste dute egoera zertxobait okertuko dela datorren urteko lehen hiruhilekoari begira. Zehazki, indizearen balioa aurreko hiruhilekoko 55,6tik oraingo 53,6ra jaitsi da, nahiz eta euskal ekonomia oraindik hedapen eremuan egon, eremu horrek markatzen dituen 50 puntuak gainditzen dituelako.


Aireko trafikoak erregistro onak jaso ditu berriro

EAEko aireportuetatik bidaiatu dutenak
Urte bakoitzeko urtarriletik azarora. Milakoak

Iturria: AENA

2024ko lehen hamaika hilabeteetan, ia 7 milioi pertsonak bidaiatu zuten EAEko aireportuetatik. Kopuru hori aurreko urteko aldi berarekin alderatuta %5,6 hazi da. Halaber, serie historiko osoan urtarriletik azarora bitartean lortutako bidaiari kopururik handiena da.


Euskadiko KPIa %2,9ra igo zen azaroan

Euskadiko KPI indizea
Urte arteko aldakuntza tasa

Iturria: INE

INEk argitaratu berri duen informazioaren arabera, azaroan Euskadiko KPIaren urteko tasa sei hamarren igo zen eta %2,9an kokatu. Elektrizitatearen eta erregaien prezioaren igoerak eragin zuen bilakaera hori. Bestalde, azpiko inflazioa %2,8an mantendu zen, beraz, inflazio globalaren azpitik geratu zen, lehenengo aldiz ekainetik.

Aurreko bideoak