Zurbano, Martin
Espainiar gerrillari eta jeneral liberala (Logroño, 1788 - Logroño, 1845). Oso ezagun egin zen lehenengo gerra karlistan; jeneral egin zuten eta harreman estuak izan zituen Espartero jeneralarekin. 1841ean Bizkaiko moderatuen kontrako zapalkuntzaren gidari izan zen, eta 1843an Katalunian Primen kontrako borrokaren buruzagi. Esparterok karguak galdu zituenean Portugala alde egin behar izan zuen. Erreginak barkaturik Espainiara itzuli zen berriro. 1844an matxinada liberal baten buruzagi azaldu zen Haron, eta 1837ko Konstituzioa aldarrikatu zuen. Garaitu eta atxilo hartu zutelarik, fusilatu egin zuten.