Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zur

(-r bakuna). iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor, adar eta sustraiak osatzen dituen gai solidoa. ◊ Zur puska. || Zur eta lur. adlag. Guztiz harriturik. Halako astakeria entzunda, zur eta lur geratu ginen. Harri eta zur: ik. harri. || izond. Zuhurra.  v  Zuraren osagai nagusiak zelulosa eta lignina dira; horiez gainera gomak, erretxinak, ura eta beste gai organikoal eta ez-organikoak ere baditu. Zuraren zeregin nagusiak zuhaitz eta zuhaixkei eustea (barnealdeko zur geruza hilari, zurgiharrari esker) eta bere hodien bidez uraren, elikagaien eta abarren garraioa ahalbideratzea da (kanpoaldeko zur geruzak). Zuraren ezugarriei dagokienez mota askotako zurak bereizten dira eta sailkapen ugari egin daitezke (gogortasunaren arabera, distiraren arabera, etab.), baina zabalduena gogortasunaren araberakoa da; gogortasun maila zuraren zelulosa eta lignina kopuruek mugatzen dute, eta, oro har, landare gimnospermoak zur bigunekoak dira eta angiospermoak, berriz, zur gogorragokoak. Zura izadiko gai ugarienetako bat da; lantzen erraza denez eta beste gai batzuk ez bezala (ikatza, petrolioa, etab.) berritu daitekeenez, gaur egun oinarrizko baliabidea da, eta gauza askotarako erabiltzen da (altzariak, eskulanak, eraikuntza, papergintza, etab.).