Zunzunegui, Juan Antonio de
Bizkaitar idazlea, gaztelaniaz idazten zuena (Portugalete, 1901 - Madril, 1982). Eleberria eta kontakizun laburra landu zituen, betiere teknika errealistaz, hizkera zuzen eta apaingarririk gabeaz. 1926-50 urteetan argitaratu zituen eleberriek garai hartako Bilboko bizimodua dute gaitzat: Chiripi (1931), El chiplinchandle (1940), gizartearen ustelkeria kritikatzen dutenak; Ay estos hijos (1943, Ai, umeok), Bilboko familia bizimoduaz; La quiebra (1947, Porrota), bilbotar bankariei buruzkoa. Geroko obrek Madril dute gertalekutzat. Horietakoa da La vida como es (1954, Bizitza, den bezalaxe), askorentzat Zunzuneguiren liburu hoberena; Madrilgo behe-mailako jendearen bizimodua du kontagai, sarritan argota erabiliz. El premio eleberriarekin (1961, Saria), Literatura Sari Nazionala eskuratu zuen. Espainiako Akademiako kide izan zen 1957tik aurrera.
- zuntoi
- zuntz
- Zuntzarren
- zuntzun
- zuntzunkeria
- Zunzunegui, Juan Antonio de
- zur
- zurabe
- Zuraide
- zuraje
- Zurbano, Martin