Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuñiga

Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria, Berrotzako ibarrean (Lizarrako merindadearen erdialdea). Mugak: iparraldean eta ekialdean, Lana, mendebalean, Kanpezu (Araba) eta hegoaldean, Mendaza. Garaiera, 567 m. 12,52 km2. 1999ko datuen arabera, 118 biztanle (zuñigarrak). Ega ibaiak igarotzen du. Hizkuntza, gaztelania. XVII-XVIII. mendeetan zehar galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Industria (zurgintza, eraikuntza; langileen % 60) eta nekazaritza (garia, garagarra, bazkarako landareak, zerri azienda; langileen % 25) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XVI. mendeko Ama Birjinaren eliza gotiko berantiarra (XVI-XVII. mendeetako kanpandorre manierista, XVI. mendeko erretaula nagusia), XIII. mendeko Ama Birjina Arkijaseko ermita gotikoa, Beata Sis ermita eta herriaren sarreran dagoen XVII. mendeko otoizlekua (XVI. mendeko Ama Birjinaren irudia). v Historia. 1200. urtera arte Kanpezuko herriko auzoa izan zen. XIII. mendean hiri gotortua zen. 1822-1823 urteetan Arabako administrazioaren mende egon zen.