Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuñiga, Francesillo de

Nafar bufoia (Zuñiga, 1490 - Bejar, Salamanca, 1532). Bejarreko konde Alvaro de Zuñigaren zerbitzuan lan egin ondoren Karlos V.aren bufoi eta lagun egin zen. Enperadoreari bidaia askotan lagundu zion, baita aholkuak eman ere. 1526. urtean Epistolario bat idatzi zuen eta bertan printzeei eta nobleei idatziriko gutun ugari argitaratu zituen. Haren obrarik ezagunena, ordea, Crónica historia da, 1527an idatzia. Obra horretan Fernando Katolikoa hil zenetik bere garaia arteko Gorteko bizitzako gorabeherak azaldu zituen. Argitaratu ondoren Gortetik alde egin behar izan zuen nobleen erasoetatik ihesi. 1529. urtean Karlos V.ak, haren aurkako ahapaldia zela eta, jauregitik bota zuen Zuñiga eta 1532. urtean bide bazter batean aurkitu zuten haren hilotza, noble batek ordaindutako hiltzaileren batek hilik ziur asko.