Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zuñi

iz. Ameriketako pueblo izeneko indiar herriko taldea. Zuñin bizi dira gaur egun, izen bereko ibaiaren ertzean, Nuevo Mexikoko estatuan (Estatu Batuak). XV. mendean zazpi herrixkatan banatuta bizi ziren. Gaur egungo hiria haietariko baten zabalkundetik sortua da. Dirudienez, beren hizkuntzak ez du besterekin loturarik.