Zubiaurre Aguirrezábal, Ramón
Bizkaitar pintorea, Valentín Zubiaurreren anaia (Garai, 1882 - Madril, 1963). Gormutua zen jaiotzaz. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako lehen ikasketak. 1899. urtetik aurrera Arte Ederretako Erakusketa Nazionaletan hasi zen parte hartzen. 1902. urtean diru laguntza eskaini zion Bizkaiko Aldundiak Parisen ikas zezan, eta han bizi izan zen denboraldi luze batez. Europan eta Ameriketan erakusketa ugareitan jarri zituen bere koadroak ikusgai eta sari ugari jaso zituen bizitzan zehar. Euskal giroko eta ohiturazko koadroak pintatu zituen batez ere, eta Holandako paisaiak eta hainbat erretratu. Lan nagusiak: Amor y juventud, Los remeros vencedores de Ondarroa, El marino vasco Shanti Andia el Temerario, Apoteosis de la pelota vasca, El santo del tío Ramón, Caridad, Mary, Las autoridades de mi aldea, Viejos ondarreses, El requiebro, Bodas de oro, El primer hijo al regreso del pescador, Sagarrerreketarrat, Pícaros y mendigos, Los intelectuales de mi aldea, La partida, Esperando la barca, El mercado, Danza vasca, Puesta del sol en Garay, Paisaje de Mañaria, El cabo Ogoño de Bermeo, Un caserío en Mañaria, Desde Ondarroa, Peña de Saturrarán, Autorretrato, La partida eta J. Mayeas eta J. Gerrikabeitiari eginiko erretratuak.