Zubiaga Imaz, Migel Maria
Gipuzkoar idazlea (Segura, 1903). Jesusen Lagundikoa. Gaztetan Zornotzara joan zen bizitzera, familiarekin. Loiolan, Oñan, Bartzelonan, Alemanian eta Frantzian egin zituen eliz ikasketak, eta 1934an apaiztu zen, Holandan. Irakasle izan da hainbat urtez. Jesus’en Biotzaren Deya, Jaungoiko Zale, Goiko Intza, Argia eta Zeruko Argia agerkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. Zubiagarenak dira, besteak beste: Loiola’tar Iñazio deunaren Gogo Jardunetako Gogorakizunak (1928), Zerain’go Artzaintxoa, Zorion bidea (1974), Indar-iturria (1979) eta Goizeko Izarra (1980).