Zubiaurre Aguirrez醔al, Valent韓
Bizkaitar pintorea, Ram髇en anaia (Madril, 1879 - Madril, 1963). Anaia bezala, gormutua zen jaiotzez. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan pintura ikasketak amaitu ondoren Europa guztian zehar ibili zen eta Herbehereetako, Frantziako eta Italiako museorik ospetsuenetan izan zen. Europa eta Amerikako hiri garrantzitsuenetan jarri zituen bere koadroak ikusgai, baita Japonian ere, Tokion hain zuzen. Euskal herriko paisaiak eta ohiturak islatu zituen batez ere bere obretan, eta sari ugari jaso zuen. Lan nagusiak: Paisaje vasco, Regatas, Segovianos, Paisajes de Garay, Paisaje de Ma馻ria, Altos Hornos, Cabo Machichaco, Un caser韔 de Vizcaya, Marina de Bermeo, Un mosquetero, Apuntes de Vizcaya, A las doce, Amarretako, Euli y Pandeiros, Iruguisalde, Por las v韈timas del mar, Bersolaris, Euskotarrak, Viejas leyes y nueva flor, La fiesta de la Virgen, D韆 de fiesta eta Procesi髇 de Segovia. Erretratugile gisa ere ezagun egin zen: Retrato de mi padre, Retrato de mi madre, Autorretrato, T韔 Pachique, Retrato de don M. A. eta Retrato.