Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zubiaga Legarreta, Gregorio

Bizkaitar idazlea eta elizgizona (Errigoiti, 1932). 1955. urtean egin zen apaiz eta urtebete geroago hasi zen euskaraz idazten. Redención aldizkari elebiduneko erredaktore nagusi izendatu zuten. Harenak dira Errosario puskatua (Agora saria, 1963) eta argitara gabeko Mutil zar ez beintzat, Lamiñen erreketan eta Neska ta vespa eleberriak.