zirkadiano
izond. Biol. 24 orduoro errepikatzen den animalien eta landareen jardueraren zikloaz esaten da. Ziklo zirkadianoa hipotalamoaren bidez kontrolatzen dela uste dute adituek; hipotalamoa bide da erritmoari buruzko informazioa jaso eta ereduak finkatzen dituen gunea. Erritmo zirkadianoan aldaketa handiak egiten direnean gorabeherak sor daitezke; gizonaren ziklo zirkadianoaren arabera, adibidez, erritmoaren oinarria eguna eta gaua izanik, zortzi ordu eman beharko lirateke lotan eta hamasei atzarririk, eta, hala, egun askotan zehar lorik egiten ez bada ondoez psikologikoak gerta daitezke. Hala ere, organismoek badute erritmo aldaketetara egokitzeko eta eredu berriak moldatzeko ahalmena ere; 24 ordutan egun argia den herrialdeetan adibidez organismoek loaldia eta esnaldia mugatzen duten ziklo erregularrak moldatzen dituzte.