Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziritar

izlag. eta iz. X-XII. mendeen artean Ifriqiyan (Tunisia eta Aljeriako ekialdea) eta Granadan aginpidean izan zen dinastia berberiarra, sanhaya taldekoa. Hasieran fatimatarren gobernariak izan ziren, baina, haien aginpidea ukatuz, xiismoa utzi eta sunnien dotrina ezarri zuten (1048); mendeko zituzten lurraldeen gaineko jabetza Bulukkin ibn Ziriren esku geratu zen. Fatimatarrek, ordea, Banu Hillal-en beduinoak bidali zituzten haien kontra. Beduinoen ondoren Siziliako normandiarrek eraso zituzten eta almohadiarrek aginpidea eskuratzearekin (1157), ziritarren dinastia desagertu zen. 1002an Granadan ziritarren beste adar batek aginpidea hartua zuen; 1090ean almohadiarrak garaitu zitzaizkien.