Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziperazeo

izond. Bot. Ziperalen ordenako izen bereko familiako belar landare hazidunez esaten da. Sustrai herrestariak dituzte, lurpean luzatzen direnak. Zurtoin bat baino gehiago izan dezake landare bakoitzak; hiru ertzekoak eta adarrik gabeak izaten dira horiek, gehienak. Askok ez dute hostorik; hostoak dituztenek sustraiaren buruan izaten dituzte. Lore txikiak dituzte, buruxka modura eratuak. Iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeetan izan ezik, mundu guztian hazten dira. Lezka da familia honetako landarerik ezagunena.