Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ziordia

Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Olatzagutia edo Olazti, Altsasu eta Altzania, ekialdean Olatzagutia edo Olazti, mendebalean Asparren (Araba) eta hegoaldean, Urbasako mendilerroaz gaindi, Deierri (Nafarroa). Garaiera, 533 m. 14,18 km2. 1999ko datuen arabera, 382 biztanle (ziordiarrak). Arakil ibaiak igarotzen du Ziordia. Euskara, gipuzkera; euskaldunak % 22. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia industria (eraikuntzarako gaiak, zurgintza, janari industria, papergintza; langileen % 61) da, baina abere hazkuntzak ere garrantzia du (behi, ardi eta zaldi azienda). Aipagarriak dira Ama Birjinaren Jasokunde eliza, Santa Luzia ermita eta Milagro ermita (XVI. mendeko erretaula Errenazimentukoa). v Historia. 1379. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Ziordiako herria. 1846. urtean bihurtu zen udalerri.