zinetiko
izond. Higidurari dagokiona. v Energia zinetikoa. Fis. Higitzen ari diren gorputzek duten energia, gorputza geldirik den egoera batera eramateko egin behar den lanaren baliokide dena. Newtonen mekanikan m masa eta v translazio lastertasuna duen gorputz baten energia zinetikoa Ec erreferentzia sistema bati buruz hau da:
Ardatz bati buruz w angelu lastertasunaz eta I inertzia momentuaz biraka ari den gorputz solido batentzat, berriz, errotazio energia zinetikoa hau da: