Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zingaliera

iz. Sri Lankan (antzinako Zeilanen) mintzatzen den indo-ariar hizkuntza. Indiako iparraldeko herriek eraman zuten Sri Lankara K.a. V. mendean. Paliaren eragina du, Zeilango budisten hizkuntza sakratuarena, eta gutxiago bada ere, sanskritoarena. Zingalierazko lehen idazkiak K.a. 200. urte ingurukoak dira. X. mendetik aurrera ugaria da literatura, gehienbat budismoan oinarritua; literatura moderno sekularra XX. mendekoa da. Gaurko zingalierak bere idazkera du, silabikoa.