zingiberazeo
izond. Bot. Izen bereko familiako landareez esaten da. Landare belarkarak dira. Sustrai erraboilatsua, hosto bilkariak, lore hermafroditak eta kusku egiturako fruitua izaten dute. 1.300 bat landare biltzen dira familia honetan, gehienak tropiko inguruetakoak. Familia honetako landarerik ezagunenetako bat jengibrea da.