zinerama
iz. Teknol. Filmak proiektatzeko prozedura, irudiak sinkronizaturiko hiru proiektorek, bakoitzak film batean harturiko irudiak, pantaila bakarrean, proiektore bakoitzak pantailaren herena hartzen duela, proiektatzean datzana. 1935ean Fred Waller argazkilariak asmatu zuen; zineraman egindako lehen filma 1952an estreinatu zen. Garai hartan arrakasta handia izan zuen, irudiek eta zazpi pista magnetikotan grabatutako hots estereofonikoek errealismo handia ematen baitzieten filmei, baina oso garestia zela eta 1960an prozesu hau baztertu eta 70 mm zabaleko filmak hasi ziren erabiltzen.