Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziklohexano

iz. Kim. Konposatu alizikliko asea (C6H12). 80,7 °C-an urtzen da. Petrolioan aurkitzen da, Kaukasoko eta Galitziakoetan batez ere. Alkano edo parafinen antzeko ezaugarriak ditu, baina molekula-eraztun itxia bada ere, ez da laua. Ziklohexanoa disolbagarri gisa eta nylona egiteko erabiltzen da.