ziklobutano
iz. Kim. Konposatu aliziklikoa, lau karbono atomozko eraztun karbonatu batez osatua. Ziklanoen eraztuna etengaitza izan ohi bada ere, lau karbono atomozkoa ez da oso egonkorra. Horregatik ziklobutanoaren eratorriak aise bihurtzen dira hiru edo bost karbono atomozko eraztunez osatutako gai.