Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zeluloide

iz. Gai malgua, sukoia, zinema filmaren euskarri gisa erabiltzen dena, besteak beste.  v  Kim. Lehenengo gai plastiko sintetikoa, Parkes eta Spiel kimikariek 1865ean zelulosa nitratozko dispertsio koloidal batetik abiatuta egina. J.W. Hyatt kimikariak asmatu zuen 1869an zeluloidea egiteko prozedura industriala. Oso gai elastikoa da, hotzik dagoenean gogorra, eta beroturik bihur-erraza. Berotzen denean kanfor usaina botatzen du. Oso sukoia da, ordea, eta horrexegatik arriskutsua; hori dela eta, lehen erabiltzen zen gauza askotarako (filmak egiteko adibidez) bestelako gaiak erabiltzen dira gaur egun.