Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zelulosa

iz. Gai solidoa eta zuria, uretan eta alkoholetan urtzen ez dena, landareen zelulen mintzaren osagai nagusia.  v  Kim. Landareen polisakarido nagusia, b-1,4 lotura glukosidikoz lotutako glukosa molekulaz osatua, landareen zelula mintzen egitura osatzen duena, eta izadian aurkitzen den gai organiko ugariena dena [(C6H10O5)n]. Zelulosa garbia gai zuria da, ez usainik ez ahogozorik ez duena. Landareetan era askotara agertzen da, zelularen heldutasunaren arabera; zenbaitetan gogorra da, bestetan biguna; kotoia edo intsusa adarraren barreneko mamia ia zelulosa garbiak dira. Ezin disolba daiteke disolbagarri gehienetan. Gizakiak ezin du digeritu, baina bai animalia belarjaleek, horretarako hesteetan dituzten zenbait bakteriok digeritu dezaten behar adina denbora edukiz. Gauza askotarako erabiltzen da, plastikoak egiteko, zuntz artifizialak egiteko, jantzigintzan, etab.