Zagros mendiak
Irango mendi lerro nagusia, Asiako mendebalean. Azerbaijandik, Irakeko eta Turkiako mugatik, Persiakogolkoko ubazterraren erdi pareraino doa (Belutxistan). Ipar mendebaletik hego-ekialdera 2.000 kilometro ditu eta Zard Kuh mendian du gailurra (4.548 m). Hiru parte bereizten dira, orografiari dagokionez: ipar-mendebala, failek eta beste higidura tektonikoek sortutako sumendi konoez osatua; erdialdea, elkarren ondoan eratutako mendi lerroek sortutako ibar sakonek osatua eta hego-ekialdea, lurralde elkorrena, harkaitzez eta hareazko muinoez osatua.