Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zagorsk

Errusiako hiria, Moskuko probintzian, Moskutik ipar-ekialdera. 111.000 biztanle (1983). 1337an sortutako Hirutasun Santuaren eta San Serjioren monasterioaren inguruan eraiki zen hiria. Aipagarriak dira, monasterioaren barruan, Hirutasun Santuaren katedrala, Andrei Rubliov-en ikasleek margotua, Espiritu Santuaren eliza, eta Jasokundearen eliza. Ekonomia jarduera nagusiak turismoa eta industria dira.