Zagazig
Egipto Behereko hiria, Al-Sarqyya eskualdeko hiriburua. Lurrak ureztatzeko erabiltzen den ubide baten ondoan dago. 195.100 biztanle ditu. Antzinako Bubastis hiriaren hondakinen ondoan lanean ari ziren langile batzuek sortu zuten. Garrantzitsua da bertan egiten den nekazari azoka, ehungintza eta ikatza.