Yong-lo
edo Wen Ti. Txinako Ming dinastiako hirugarren enperadorea (Nankin, 1360 - Pekinerako bidean, 1424). Haren erreinaldian (1403-1424) herrialdeak aurrerapen nabarmena egin zuen. 1409an hiriburua Nankin-dik Pekina aldatu zuen, eta eraikuntza berri asko egin zuen han. Annam konkistatu zuen (1406) eta Mongoliaren aurkako zenbait eraso antolatu zituen. Haren mendean, halaber, itsas espedizio handiak egin ziren hala Hegoaldeko Itsasoetara, Indonesiara eta Indiako itsasora.